Eudeleko zuzendaritzak gaur egin duen bileran, EH Bilduk kezka azaldu du Europako funtsen inguruan dagoen gardentasun faltagatik. Zentzu horretan, Nagore Alkorta Eudeleko presidenteorde eta Azpeitiko alkateak azpimarratu du ez direla bete "Eudelen eta euskal udal eta herritarren aniztasuna bermatzeko erakundearen zuzendaritzan hartutako erabakiak".
Alkortak gogorarazi du Eudelen zuzendaritzan akordio bat egin zela Europako funtsei dagokienez. Akordio horren arabera, Gorka Urtaran presidenteaz gain, Nagore Alkorta bera eta Jose Antonio Santano PSEko ordezkaria ere Europako funtsen gaia aztertuko zen erakundeen arteko bileretara joango ziren Eudelen izenean. "Komunikabideetatik eta Urkulluk egindako adierazpenetatik jakin dugu Eudelekin hitz egiten ari zirela. Gaur jakin dugu bilera hori azaroaren 26an izan zela. Baina bilera horretan zertaz hitz egin zen jakin gabe jarraitzen dugu".
Azpeitiko alkateak azpimarratu duenez, gure herriak eta euskal udalek asko dute jokoan Europako funts horiekin. "Denok ados gaude horretan. Hori horrela, akordioa zen udalen aniztasuna errespetatzea, ikuspuntu desberdinak kontuan hartzea, eta bileretara Eudeleko presidentea eta bi presidenteordeak joatea. Baina akordio hori ez da bete".
Espainiako Estatuko funtzionarioek egindako urraketen kasuan, beste alde batera begiratzen du, zigorgabetasunez jokatzen du eta torturatzaileak estaltzen ditu
EH Bilduk akordio-proposamen integrala helarazi dio Jaurlaritzari, aurrekontua, Europako Funtsak eta Finantza Publikoak barne hartzen dituena. Proposamenak 429 milioiko inpaktua du aurrekontuan, baliabideak egonda, inork ez lukeelako ulertuko egungo krisiak eskatzen dituen neurriak hartzeari uko egitea.