Albisteak

Elkartasuna agertzen diogu Luis Arce Boliviako presidente hautatuari, pairatu duen atentatuaren aurrean


EH Bildu | 2020-11-06 11:43:00

Sebastian Michel MAS-eko bozeramaileak jakitera eman duenez, Luis Arce hautatutako Boliviako presidenteak, atentatu bat pairatu du La Pazeko egoitzan, bertan bilduta zegoelarik.

Gertaeran hauen aurrean, EH Bildutik gure kezka adierazi nahi dugu. Ildo horretan, elkartasuna adierazi nahi diegu Luis Arce presidenteari, MAS-eko militantziari, eta Evo Moralesen agintaldian hasitako zikloarekin jarraitzeko gogoa duten boliviar guztiei.

Igande honetan, azaroaren 8an, Luis Alberto Arce "Lucho" Boliviako presidente hautetsiak kargua hartuko du. Asier Altuna Sorturen Nazioarteko Idazkaria doa kargu-hartzera, eta EH Bilduren Nazioarteko zuzendaritzak, presidente berria EH Bilduren izenean zoriontzea eskatu dio.