Albisteak

EH Bilduk Txileko herria zoriondu nahi du Pinocheten diktadore faxistaren konstituzioa atzean uzteagatik


EH Bildu | 2020-10-26 11:13:00

EH Bilduk Txileko herria zoriondu nahi du herritarren gehiengo argi batek onartutako plebiszituaren ondoren atzo emandako pauso handiagatik, Augusto Pinochet diktadore faxistaren konstituzioa atzean uzten duen prozesu konstituziogile berri baterako bidea azpimarratuz.

Txileko herriari onena opa diogu aro berri honetan, txiletar guztientzako berdintasuna defendatuko duen eta, beraz, justizia soziala bilatuko duen konstituzio berri baterantz aurrera eginez.

Prozesu horretan, gure elkartasuna eta babesa izaten jarraituko dute.