Albisteak

EH Bilduk Palestinako herria zoriondu du, sei hilabeteko epean hauteskundeak egiteko lortutako akordioagatik


EH Bildu | 2020-09-25 15:48:00

EH Bildutik Fatah eta Hamas erakunde politiko palestinarrak zoriondu nahi ditugu Turkian 6 hilabeteko epean Palestinan hauteskundeak egiteko lortutako akordioagatik.

2006tik ez da hauteskunderik egiten Palestinan. Fatahek eta Hamasek adostutako akordioaren arabera, 2021eko martxoa amaitu baino lehen egingo dituzte hauteskunde legegileak eta presidentetzarako hauteskundeak.

Azkenik, herri palestinarra zoriondu nahi dugu urrats garrantzitsu horregatik, eta, aldi berean, inplikatutako erakundeei eta nazioarteko komunitateari eskatu nahi diegu hauteskunde horiek berme osoz egin daitezen.