Albisteak

EH Bilduk onartezintzat jo du Igor Gonzalez Sola euskal presoa espetxean hil izana


EH Bildu | 2020-09-04 21:08:00

Igor Gonzalez Sola euskal presoa Martuteneko espetxean hiltzea onartezintzat jo du EH Bilduk. ETAk indarkeriaren erabilera behin betirako utziko zuela iragarri zuenetik 9 urte bete direnan, eta erakundea desagertu zenetik bi urte baino gehiago bete direnean, ulertezina da oraindik ere presoak espetxean izatea. Gonzalez Solaren heriotzak berriro ere egiaztatu du ezinbestekoa dela presoak berehala beren etxeetara itzultzea. Euskal gizartearen gehiengoak behin eta berriro aldarrikatu duen elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzak urratsak ematea eskatzen du, eta bide horretan funtsezkoa da euskal presoak lehenbailehen aske uztea. Zentzu horretan, premiazkoa da Espainiako Estatuak bere espetxe politika behingoz aldatzea.

EH Bilduk doluminak helarazi nahi dizkie Igor Gonzalez Solaren senideei eta lagunei.