Albisteak

EH Bilduk nazioarteko komunitateari eskatzen dio aitor dezala Estatu palestinarra eta bila dezala gatazkari amaiera emango dion konponbidea


EH Bildu | 2020-08-21 13:02:00

EH Bildutik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu palestinar herriari, Gazako herritarrak Israelen aldetik egun hauetan jasaten ari diren bonbardaketengatik.

Era berean, gure gaitzespenik sakonena erakutsi nahi diegu Israelek hasitako ekintzei, bai palestinar herritar zibilak bonbardatzeko ekintzei, bai eskualdeko hornidura elektrikoa mozteko ekintzei.

Nazioarteko komunitateari eskatzen diogu jardun dezala gatazkaren konponbide baketsu, demokratiko eta elkarrizketatua lortzeko, Estatu palestinarra ofizialki aitor dezan eta, azkenik, Palestinako biztanleria zibilak jasaten duen indarkeria sistematikoa eten dezan, Nazio Batuen aginduek eta Nazioarteko Zuzenbideak ezartzen duten bezala.