Albisteak

EH Bilduk Ekuadorgo hauteskunde-prozeduraren zilegitasuna eta Andres Arauz hautagaiak lortutako emaitzak defendatzen ditu


EH Bildu | 2021-02-16 12:44:00

Joan den igandeaz geroztik, otsailak 7, Ekuadorko Errepublikako hauteskundeak arretaz jarraitu ditugu. Azken astean, botoak zenbatzeko prozedura izan da, eta bigarren eta hirugarren hautagaien artean tarte txikia dagoenez, behin betiko emaitzen zain egotea erabaki dugu, gure jarrera publikoa azaltzeko.

Azken orduetan, emaitzak ez onartzeko egindako ahaleginen aurrean, uste dugu funtsezkoa dela hauteskunde-prozeduraren zilegitasuna eta Andres Arauz hautagaiak lortutako emaitzak defendatzea. Ildo horretan, kezkaz ikusten ditugu hauteskunde-emaitzari zilegitasuna kentzeko ahaleginak. Horregatik, bigarren itzulia berme demokratiko eta normaltasun osoz burutu ahal izateko, bitartekoak jarri eta prozesua errazteko deia egiten dugu.