Albisteak

EH Bilduk Boliviako herria zoriondu nahi du hauteskundeetako emaitza apartengatik eta, azken finean, demokraziaren garaipenagatik.


EH Bildu | 2020-10-19 13:48:00

Igande honetan lortutako emaitzek agerian uzten dute Luis Arce Catacora "Lucho" eta MAS-IPSP alderdi politikoaren garaipen argia. Ildo horretan, EH Bilduk adierazi du pozik dagoela lortutako arrakastarekin, eta, horrela, gizartea eraldatzeko bide berri bati ekin dio, Evo Moralesen gobernuan hasi eta iazko estatu-kolpean eten zena.

Lortutako emaitzak zenbatzeko eta aitortzeko prozesua normaltasun osoz egitea nahi dugu, eta gobernu berriak egonkortasuna eta bake soziala berreskuratzea.