Albisteak

EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du Myanmarren goizaldean Aung San Suu Kyi, Estatu Kontseilariaren atxiloketaren eta kolpe militarraren aurrean


EH Bildu | 2021-02-01 16:32:00

EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du Myanmarren goizaldean Aung San Suu Kyi, Estatu Kontseilariaren atxiloketaren eta kolpe militarraren inguruan.

Kolpe honekin, Myanmar armadaren kontrolera itzuli zen Junta Militarra desegin eta 10 urtera, trantsizio bati bide emateko. Trantsizio horren mugarri nagusia 2015eko hauteskundeak izan ziren, non Suu Kyiren talde politikoak (NLD) gehiengo osoz irabazi zuen. Hauteskundeetako emaitza horiek 2020ko azaroan errepikatu ziren.

Hauteskundeak eta NLDren garaipenak gorabehera, armadak herrialdearen kontrol garrantzitsua atxiki du, Konstituzioaren babespean. Birmaniako legeak parlamentuko eserlekuen % 25 militarrentzat gordetzen du, eta horiek beto ahalmena dute zuzenketa legegileen gainean.

Zentzu horretan, gure kezka adierazi nahi dugu gertakari hauengatik, arreta berezia jarriz herrialdeko gutxiengo etniko eta erlijiosoei (Shan, Karen, Rakhine, Karenni, Rohingyas...)

Aung San Suu Kyi aske uztea espero dugu, azken orduetan atxilotu dituzten ikasle eta aktibistak ere.

Azkenik, Armadaren eta NLDren arteko elkarrizketarako deia egiten dugu, baita talde etniko armatuekin bake akordioak ezartzea.