Albisteak

EH Bildu eta EH Bairen adierazpen bateratua urriaren 4an Kanakiako herrian egingo den autodeterninazio erreferendumaren inguruan


EH Bildu | 2020-09-29 13:24:00

Heldu den urriaren 4an, Kanakiar herriak autoderminazioaren 3. erreferenduma ospatuko du. Lehena 1983ean iragan zen eta bigarrena 2018ko azaroan. Azken honetan, independentziaren aldeko bozkak %43,61 lortu zuen. Unionistek, %54,6a lortu zutenean. Gogoratzekoa da, Frantziak 1853an kolonizatu zuela Kanakia eta 1999ean estatus bereziko lurralde kolektibitatea lortu zutela. Urriaren 4an burutuko den erreferendumaren bidez, 1853az geroztik galdutako burujabetza bereskura lezake eta Estatu berri bat sortzeko aukera izanen dute. Lan nekaezinaz, pazientzia estrategikoaz eta negoziazio gogorrez Kanakiarrek autodeterminazio prozesu iraunkor batean murgiltza lortu dute.

2018ean, baiezkoa garaile atera ez bazen ere, oso emaitza ona izan zen. Izan ere, Kanakian zegoen demografia desoreka zela eta, baiezkoaren aldekoek bazekiten oso zaila izanen zutela irabaztea.

Hautesle zerrenden osaketa eta zerrenda horretako inskripzio-modalitateak independentisten, ez-independentisten eta Estatu frantsesaren arteko negoziazioen muinean daude, 1998ko Noumeako akordioaz geroztik. Akordioak 2022rako beste erreferendum bat egiteko aukera ere aurreikusten du.

Erronka oso garrantzitsua da; izan ere, kolonizazioaren bortizkeriaren eta Estatuak gauzatutako biztanleria-politikaren ondorioz, Kanakiarrak pixkanaka gutxiengoan jarri dira beren herrialdean eta, beraz, hauteskunde-zerrendetan. Aurreko erreferendumean, autoktono guztiei erreferendumean parte hartzeko aukera automatikoki eman ez zitzaiela salatu zuten.

Berriki, iraganen den erreferenduma data hautatzeko ere, eztabaida garrantzitsuak izan dira. Independentziaren aurkakoek, erreferenduma hilabete batzuez aurreratu nahi zuten. Bozka zerrenden auzia berriro eztbaidak sortu ditu.

Independentziaren kontrakoek, autoktonoak automatikoki inskribatuak izatea «pribilegiotzat» jotzen dute. Oso abantaila txikia da ordea, Kanakiarrek Kanakian pairatzen duten diskriminazioa ikusirik. Nahitara gutxiengoan jarriak dira. Oroitu behar da, 2018ko erreferendumean, 2865 Kanakiar hauteskunde zerrendetatik kanpo gelditu zirela, administrazioak bere lana burutu ez izangatik.

Baina oztopoak ez dira horretan gelditu. Izan ere, Frantzian bizi diren eta zerrendan izena eman duten ikasle Kanakiarrek ere zailtasun handiak izan zituzten prokurazioak egiterako orduan. Prokurazio txarrak helarazi, prokurazioak bozka bulegora ez iritsi edo berandu eta abar...

Oztopoak oztopo, kanakiar lurraldeetan antolaturiko erreferendumak frogatzen du borondate politikoa dagoenean, posible dela legearen baitan autodeterminazio eskubidea egikaritzea. Eta gure lagun eta burkide Kanakiarrak txalotu nahi ditugu, hemendik, Euskal Herritik, erreferenduma burutzeko egindako lan guziagatik eta oraindik ere egiten ari diren lanagatik.

Kanakia-Kaledonia Berriko herriari erreferendumean parte hartzera deia luzatu nahi diegu eta, nola ez, euren herriaren etorkizunerako aukerarik hoberenaren alde egin dezaten ere. Independentzia!