Albisteak

Azerbajanek Artsakhen kontrako erasoa eten behar du


EH Bildu | 2020-09-27 20:24:00

Gaur goizean jakin dugu indar Azeriek Artsakheko tropak erasotu dituztela kontaktu-lerroan, objektu zibilak eta biztanleria ere erasotu dituztela eta Stepanakert Artaksheko hiriburua eta mugako asentamenduak ere erasotuak izan direla.
Armenia eta Azerbaijaneko mugen arteko egoerak okerrera egin du uztailaren 12an, azeriar indarrek Armeniako lurraldeari eraso egin ziotenetik. Momentu horretan, Antonio Guterrez NBEko idazkari nagusiak Armenia eta Azerbaijani eskatu zien bi herrialdeen arteko mugako gatazka armatuaren "berehalako eta erabateko des-eskalatzea".
Testuinguru horretan 2020ko urriaren 1erako aurreikusitako kontaktu-lerroaren OSCEren jarraipenak funtsezko papera izan beharko luke. EH Bilduk OSCE Minsk taldearen eta 2009ko Oinarrizko Printzipioen ekimenari atxikimendu osoa erakutsi nahi dio, hau da, indarra ez erabiltzea, lurralde osotasuna eta herrien eskubide berdintasuna eta autodeterminazioa.
Azerbayanek berehala utzi behar du erasoa bertan behera eta gatazkaren konponbide iraunkor eta baketsu baterako negoziazioak berriro hasi behar ditu. Bistan da Nagorno Karabakh gatazkak ez duela konponbide militarrik. Gure helburua da eskualde baketsu, oparo eta segurua izatea eta bide horretan urrats sendoak eman behar dira.