AKTUALITATEA


| 2020-04-30 13:28:00

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako oposizioko hiru alderdiek (EH Bildu, Elkarrekin Gipuzkoa eta PP) bat egin dute krisi honi aurre egiteko mahai bateratu bat osatzeko eskaeran. EAJk eta PSEk aurka bozkatu dute. Oposizioak krisitik ateratzeko planak ere eskatu ditu proposamen ezberdinetan baina gobernua osatzen duten alderdiek aurka egin dute berriro.


“Krisi honek sortutako eta sortuko dituen arazo guztiei aurre egiteko, adostasuna, akordioak, elkarlana ezinbestekoak dira. Lortzen badugu alderdi politikoak, eragileak, sindikatuak, herri txiki eta handiak, mankomunitateak, sektore ezberdinak... erabakietan parte izatea, bidea asko erraztuko da, eta erabakiak hobeak izango dira”, adierazi du Juan Karlos Izagirrek.