AKTUALITATEA


| 2020-03-23 15:05:00

Koronabirusak sortutako krisiaren aurrean, Gipuzkoako EH Bilduko hainbat udalek neurriak aktibatu dituzte gizarteko sektore ahulenei laguntzeko helburuarekin, batez ere adineko pertsonei. Pertsona askok zerbitzu oinarrizkoenak lortzeko zailtasunak dituzten une honetan, EH Bilduk uste du elkar zaintzea izan behar dela funtsezkoena. Horregatik, etxean geratzeko deia egiten dugu, sektore ahulenak babesteko.
Hona hemen hartzen ari diren neurrien adibide batzuk:
 

Azpeitia: behar dutenei elikagaiak eta botikak helarazteko zerbitzua jarri du Udalak. Udalak zentralizatu egin ditu eskaerak, eta boluntarioak izango dira oinarrizko produktuak emango dituztenak.

Zumaia: elikagaiak edo botikak helaraziko zaizkie hala behar duten pertsonei. Gaztetxeko gazteek helaraziko dituzte produktuak, eta zerbitzua udaletxean egongo da.

Orio: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.

Ordizia: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.

Horretaz gain, herrietako alkate eta bozeramaileek animo eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan dute.

Herriek proposatu eta hartu dituzten neurriak zein herritarrei zuzendutako mezuak ezagutu nahi badituzu, sartu hemen.