AKTUALITATEA


| 2020-06-02 18:16:00

Bertako komertzioak eta denda txikiak defendatzeko garaia da, benetan tokiko merkataritzaren aldeko politikak burutu nahi baditugu, Zaldunborda bezalako makroproiektuak bertan behera uztea aldarrikatu behar dugu. Izan ere, herrietako komertzioak krisian zeuden, egungo egoeran okerrera egin dute eta makroproiektu honek kinka larrian utziko dituzte.

Kontsumo eredua eraldatu beharra dago, eta horregatik, Zaldunbordako proiektua gelditzeko eskatuko dugu, beste behin, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bihar egingo den plenoan, gaia landuko da eta Gipuzkoako Aldundiari argi esango diogu, guk merkatari eta dendari txikien alde egingo dugula. 

Ez dugu etsiko Zaldunborda ixteko helburuan.