AKTUALITATEA


| 2020-05-12 20:44:00

 

Atzo Udal Foru Fondoak izango zuen beherakadari adostasunez aurre egiteko, Gipuzkoako Finantzen Kontseilua deitzeko eskatu genuen. 

 

Covid 19ak Udalen aurrekontuetan izandako eragina zela-eta, Udal Foru Fondoaren 2020ko aurreikuspenak mantentzeko iradoki genuen eta hori adosteko, Eudelen Gipuzkoako lurralde batzordea biltzeko eta bertan Udalek adostutakoa Finantzen Kontseilura transmititzeko proposatu genuen.

 

Ordea, gaur arratsaldean Gipuzkoako Aldundiak ofiziala egin du Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa %20 murriztuko duela. Horri jarraiki, EH Bilduk ondorengo irakurketa egiten du:

  • -Aldundiak aldebakarrez hartu du erabakia; ez du ez udalekin ez Batzar Nagusiekin kontatu.
  • -Udalek demostratu dute herritarrengandik gertuen dauden erakundeak direla eta krisi garaietan batez ere, lehen lerroan herritarren beharrei erantzunak emanez. Eta Aldundiak penalizatu egin nahi izan ditu. Onartezina da erabaki hori aldebakarrez hartu izana.
  • -Bestalde, erabakia Finantzen Kontseilua bildu aurretik hartu izana errespetu falta izugarria da Gipuzkoako udalekiko eta organo ezberdinekiko.

EH Bildu Gipuzkoako lehen indar munizipalista da, 44 alkate ditu, horregatik, udaletan egindako lan eskerga kontuan hartuz, honako proposamena luzatu genion Gipuzkoako Foru Aldundiari:

  1. Dei zezala Gipuzkoako Finantzen Kontseilua bertan UFFaren beherakadari nola aurre egin udalekin adosteko.
  2. Bertan aurkez zezala Covid19ak zerga bilketan aurreikusten den eraginari buruzko txostena.
  3. 2020ko aurrekontu aurreikuspenak bere horretan manten zitzala udalentzat.
  4. Zerga bilketaren jaitsieraren ondorioz, UFFaren beherakada itzultzeko hiru urteko epealdia ezartzea 2021ean hasita, inongo interesik gabe.
  5. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioko dirulaguntza bat bidera zitzala udaletara Covid 19ko krisiak sorturiko gainkostuak arintzeko asmoz.