Europako Hauteskundeak

Pernando Barrena Arza

1965-11-01 Iruñea

  • Europarlamentari hautagaia
  • Iruñean jaiotako ezker abertzaleakeko gazteetatik militantea. Edizio munduan trebatutako itzultzailea, nazioarteko merkataritza goi- teknikaria da.

     

    Oihana Etxebarrieta Legrand

    1987-06-10 Hondarribia

  • Europarlamentari hautagaia
  • Kazetaria eta Mugimendu Feministako kidea, azken urteak EH BILDUko legebiltzarkide bezala eman ditu Gasteizen.

    Gorka Elejabarrieta Diaz

    1977-02-25 Bilbo

  • Europarlamentari hautagaia
  • Soziologian lizentziatua. Nazioarteko harremanetan aditua.

    Lorena Lopez de Lacalle Arizti

    1959-08-16 Gasteiz

  • Europarlamentari hautagaia
  • 20 urtez Europar Parlamentuan interprete lanetan. Arabako Kultura, Euskara eta Kirol diputatua izandakoa. 2011tik EAko Nazioarteko politika idazkaria.

    Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano Sala

    1968-08-18 Altsasu

  • Europarlamentari hautagaia
  • Medikuntzan Lizentziaduna. Altsasuko alkatea 2003-2007 legegintzaldian. 2007az geroztik parlamentaria Nafarroako Parlamentuan, Na-Bai eta EH Bildu.

    Diana Urrea Herrera

    1987-08-05 Armenia -Colombia-

  • Europarlamentari hautagaia
  • Militante feminista eta internazionalista. 2012-2016 Legebiltzarkidea Gazteizko Parlamentuan, gaiak: politika feminista, giza eskubideak (migranteak, errefuxiatuak) eta garapenerako lankidetza.

    Aitor Bezares Vargas

    1974-08-10 Gasteiz

  • Europarlamentari hautagaia
  • Gamesan, orain Aernnovan, 20 urtez langile. Horietako 12 Langileen Batzordean eman ditu LABen ordezkari bezala.

    Garazi Hach Embarek

    1978-10-30 Madrid

  • Europarlamentari hautagaia
  • Saharar errefuxiatu kanpalekuetan hazia eta Euskal Herrian kokatua. Ingeleseko irakaslea da.

    Ander Larunbe Anderson

    1975-12-11 Iruñea

  • Europarlamentari hautagaia
  • Napar-Eskoziarra, Zientzia Politikoetan lizentziatua eta masterra Ingurugiroaren Kudeaketan. Azken boladan mundutik dabil Euskal Herriaren burujabetza beharra partekatzen.

    Eraitz Saez de Egilaz Ramos

    1996-11-06 Beasain

  • Europarlamentari hautagaia
  • Zuzenbide gradua amaitu berri EHUn eta abokatutza masterra ikasten nabil bertan.

    Adrian Fuentes Arevalo

    1994-12-03 Bilbo

  • Eurparlamentari hautagaia
  • Nazioarteko Harremanetan graduatua Londreseko Queen Mary unibertsitatean. Sei hizkuntza hitzegiten du eta 2016tik EFAyko presidente ordea da.

    Kizkitza Gil de San Vicente

    1974-01-26 Donostia

  • Europarlamentari hautagaia
  • Feminista eta independentista. Ikasle, Hezkuntza eta Mugimendu Feministan oso inplikatua. Sindikalista, LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioan aritutakoa.

    Jon Altolagirre Askasibar

    1983-02-14 Urretxu

  • Eurodiputatu hautagaia
  • Politika eta Administrazio zientzietan Lizentziatua, Prozesu parte hartzaileetan unibertsitate aditua.

    Maite Sabalza Baztan

    1978-01-03 Iruñea

  • Europarlamentari hautagaia
  • Historia eta Ingeles Magisteritzan Lizentziatua. Irakaslea.

    Jon Azkune Torres

    1988-03-20 Santurtzi

  • Europarlamentari hautagaia
  • Euskal Nazionalismoan masterra eta Politika Zientzietan Doktorea.

    Begotxu Olaizola Elordi

    1964-03-14 Zarautz

  • Europarlamentari hautagaia
  • Irakasle eta filologoa, Europako hainbat hizkuntza eta kulturen arteko zubilanetan aritzen da.

    Euken Barreña Caloca

    1975-08-02 Bilbo

  • Europarlamentari hautagaia
  • Zuzenbidean lizentziatua, gizarte politika eta garapenerako lankidetzaren arloan lan egin du erakunde publiko eta pribatuetan.

    Iria Epalza Markoartu

    1984-01-21 Bilbo

  • Europarlamentari hautagaia
  • Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua, Europako Parlamentuan lanean egon zen, Mikel Irujo parlamentariaren aholkulari gisa.

    Tomas Martinez de Cañas Ruiz de Oña

    1954-12-21 Eskuernaga

  • Europarlamentari hautagaia
  • Ardogilea da. Arabar Errioxako upategi batetako zuzendaria.

    Joxe Iriarte Zabaleta

    1945-01-13 Errenteria- Orereta

  • Europarlamentari hautagaia
  • Desberdintasun sozialen kontrako mugimenduko kidea. Artikulugilea eta idazlea. Jubilatua.

    Elena Beloki Resa

    1961-06-12 Areta

  • Europarlamentari hautagaia
  • Nazioarteko zuzenbide eta harremanetan aditua eta Europako gaietan aritua. Feminista.