AKTUALITATEA


| 2020-05-20 12:39:00

Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak Bizkaiarentzat plan integral baten garrantzia azpimarratu du bizi dugun krisi soziosanitarioari aurre egiteko.

Bizkaiko ahaldun nagusiak egindako agerraldian Ilardiak gogoratu dio aurkeztutako Bizkaia Aurrera plana neurri ekonomiko puntual batzuez osatutako plan bat dela.

“Etxean zaintzan ari diren pertsonak ere ekonomiaren parte dira eta planak ez du inolako aipamenik egiten horretan aritzen diren pertsonei begira. Ez dago neurririk hain garrantzitsua dela erakutsi duen zaintza ereduarentzat. Ez dago ere kontsumo eta elikadura eredua aldatzeko edo mugikortasun ereduaren inguruko hausnarketarik. Plan integral bat lantzeko aukera galdu dugu”, azpimarratu du Ilardiak.

Oposizioaren gutxiestea

Azkenik Ilardiak azpimarratu egin du Aldundiak planaren diseinuan izan duen jarrera. EH Bilduko bozeramaileak gogoratu duen bezala, Aldundiak elkarlanerako deia egin du baina ez da aldi bakar batean ere oposizioarekin bildu krisi soziosanitarioari aurre egiteko neurriez hitz egiteko. “Guri proposamenak eta ekimenak aurkezteko 48 orduko epemuga eman digute eta, hala ere, egin ditugu. Jakin nahiko genuke beste eragileekin ere horrelako jarrera izan duzuen”.