AKTUALITATEA


| 2020-04-07 13:12:00

Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramailearen ustez, adinekoen egoitzen egoeraren aurrean “autokonplazentzian oinarritutako eta errealitatetik urrun dagoen diskurtsoa egiten du ahaldun nagusiak hildakoen kopuruak gora egiten duen bitartean”.

 

EH Bilduk azpimarratzen du adinekoen egoitzen egoera oso larria dela eta berandu eta txarto aritu beharrean, neurri eraginkorrak hartu behar direla kolektibo zaurgarrienetako bat eta bere zaintzaz arduratzen diren langileak babesteko.

 

Ilardiaren iritziz, Unai Rementeria ahaldun nagusiak “egoitzak lehentasuna direla esaten duen bitartean ez die jaramonik egiten langileen eskaerei jaramonik egiten. Lehentasuna egoitzak badira ekintzekin erakutsi beharko du·”.

 

Gardentasun eza

 

Horretaz gain, EH Bilduk Aldundiaren gardentasun eza salatu du. “Ahaldun nagusiak dio ez dituztela zuzenean ematen egoitzetan izandako hildakoen zifra konfidentzialtasun kontu batengatik. Zifra batek ez du inolako konfidentzialtasunik urratzen, baina gobernuari balio dio benetako egoera ezkutatzeko”, azpimarratu du Ilardiak.