AKTUALITATEA


| 2020-03-27 10:12:00

Zalduondoko Udalak COVID-19ak eragindako osasun alertak sor ditzakeen ondorioei erantzuteko asmoz, elkartasun sarea bultzatu du. Dagoeneko 22 lagunek osatzen dute sare herritar hori. Horren helburua da gaixorik dauden eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrei laguntza ematea da. Batez ere, oinarrizko produktuak erostea (botikak, elikagaiak ...), urgentziazko konponketa txikiak egitea eta osasun aholku profesionalak ematea da sare horrek dituen helburuak. Edozein eskaera egiteko edo sarean parte hartzeko 945 31 45 34 telefonora deitu behar da. Kasu guztietan, osasun-neurriak bermatuko dira

 

“Jakin badakigu osasun alerta honek zalduondar guztion bizitzan eragin nabarmena izango duela eta, egoera zail honetan, elkartasuna ezinbestekoa dela. Era berean, gure ustez, instituzioen inplikazioa ezinbestekoa izan behar da eta horregatik bultzatu dugu sarea. Bertan laguntzeko prestutasuna erakutsi duten guztiei eskerrak eman nahi dizikiet”, esan du Gustavo Fernandez Villate Zalduondoko Alkateak.

 

Bestalde, gaur egin dira Zalduondon bigarren aldiz desinfekzio lanak udalerriko gune komunetan (edukiontziak...). Astean hirutan egingo dira desinfekzio  lan horiek goizeko 9etatik 10etara. Bitartean, Zalduondok kirol eta kultura jarduetarako udal instalazioak eta zentroak itxita dauden pasa den martxoaren 12tik. Udalak herritarren arreta modu telematikoan egiten du eta azpikontratatuta dituen zerbitzuei eutsi die nahiz eta zerbitzua bera ez eskaini.