AKTUALITATEA


| 2020-04-02 10:45:00

Zalduondoko Udalak konfinamenduari buruzko argazki lehiaketa bat antolatu du. Gustavo Ferndandez Villate udalerriko alkateak azaldu duen bezala, “konfinamendu egun hauetan kalean egon beharrean etxean egotera behartuta gaude eta elkarren berririk ez dugu edo, behintzat gutxiago”. Horregatik, “bakoitza bere etxean egon arren, elkarren berri izaten jarraitu nahi dugu eta modu batean, egun hauetan dugun egunerokotasun arraro horren irudiak bildu nahi ditugu”.

Lehiaketa horren bidez, ezagutarazi nahi da nola moldatu den bakoitza egoera berriari, nola aldatu den bakoitzaren espazioa, nolakoa den orain aisialdia etxez etxe, zertan jolastu, nola egiten den lan, zer ikusten leihotik edota nolakoak diren orain harremanak etxekoekin zein animaliekin.

Ateratako argazkiei izenburua jarri behar zaie eta bidali behar dira azalduondo@ayto.araba.eus helbide elektronikora edota 669983523 telefonora. Bildutako materialarekin alarma egoeraren ostean erakusketa bat antolatuko da herrian. Horrez gain, herriak aukeratuko ditu argazkirik onenak eta horiek saria izango dute. Lehenak 100 euro jasko ditu, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 25 euro.

Egoera honetatik aterako gara eta bitartean herritarren arteko sareak eta harremanak indartzen jarraituko behar dugu, horregatik martxan jarri dugu ekimen hau”, gaineratu du Zalduondoko Alkateak.