AKTUALITATEA


| 2020-05-10 13:47:00

Zalduondok amaitu ditu dagoeneko herrian autobus geltoki bat egiteko lanak. Inbertsioa 35.000 eurokoa izan da, eta geltoki horretan, autobusentzako baztergune bat egoteaz gain, markesina bat ere jarri da garraio publikoaren erabiltzaileak babesteko. "Azkenean, garraio publikoa erabiltzen duten gure herritarrek modu erosoan egin dezakete eta babestuta eguraldi txarra dagoenean”, esan du Gustavo Fernandez Villate Zalduondoko alkateak.

 

Geltokia beraren kokapena Arabako Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuarekin adostu da. Hirigunean puntu irisgarri bat bilatu da, oinezkoentzako zein ibilgailuentzako segurtasun-baldintzak betetzen dituena. Autobusa bazterbidean gelditzen da Agurain-Araia norabidean zirkulatzen ari denean, eta errepidearen beste aldean kontrako norabidean zirkulatzen ari denean.

 

Zalduondoko Udalak lanak aprobetxatu ditu telekomunikazio zutoin bat kentzeko, kableak lurperatzeko eta eremu horretan zaborra biltzeko gune bat egokitzeko. Seinaleztapen bertikala eta horizontala ere egin dira.