AKTUALITATEA


| 2020-05-25 11:47:00

Pasa den astean, Arabako Ahaldun Nagusiak herrialdeko alkateei iragarri zien aurten ez dutela ordainduko Toki Erakundeen Finantzatzeko Funtsaren azken zatia. Praktikan, horrek ekarriko du udal, kuadrilla eta kontzejuen finantzazioan %25eko murrizketa. EH Bilduk aldebakarreko hartutako erabakia errefusatu du egon badaudelako beste alternatibak. Egoera horren aurrean, EH Bilduk planteatzen du zerga bilketan emandako beherakada hori datozen urteetan konpentsatzeko aukera izatea, -zatituz edo atzeratuz- beti ere toki erakundeekin adostuz gero.

 

Hori da hain zuen, Arabako Finantza eta Toki Administrazio Lurraldeko Kontseiluan Zuiako alkatea  Unai Gutierrez Urkizak planteatuko duena, gaur arratsaldean. Horrela, Finantzazio Funtsa arautzen duen Foru Arauan aldaketa bat egin nahi du EH Bilduk, “salbuespen gisa, Foru Aldundiaren aldeko saldoak, hala badagokio, urrian egingo den 2020ko likidazioaren aurreikuspenetik eta ondoren 2021eko otsailean egingo den behin betiko likidaziotik eratortzen direnak, atzeratu edo zatikatu ahal izango dira, modu adostuan eta borondatez”.

 

Gutierrez Urkizak azaldu duenez, “ gure finantzazioan zerga bilketaren beherakadak eragingo duen kolpea arintzeko modu bat adostu nahi dugu, Foru Gobernuak ezarri nahi duen %25eko murrizketa bortitz horren aurrean ez duelako beste formularik bilatu nahi”