AKTUALITATEA


| 2020-06-01 16:42:00

Urkabustaizko Udalak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza berria onartu du. Aldaketa honen helburua etxebizitzak birgaitzea, energia-eraginkortasuna hobetzea eta irisgarritasuna hobetzea da. Ordenantza berria azken osoko bilkuran onartu zen, EH Bilduren aldeko botoarekin eta EAJren abstentzioarekin. Aurrekoa 2005ekoa zen eta egungo errealitateari erantzuten ez zion.

 

Xabier Alvarez de Arcaya Urkabustaizko alkateak azaldu duenez, "etxebizitzak birgaitzeko presio fiskala murriztu dugu, irisgarritasunari lotutako lanak erraztu nahi ditugu eta  adinekoentzako eta baliabide gutxien dituztenentzako hobariak onartu ditugu. Horrez gain,  lehen sektoreari enpresa txikiei laguntzen ere saiatu gara eta erdenantza honen beste helburuetako bat udalerriko etxebizitzetan eraginkortasun energetikoa hobetzea da”

Onartu berri den araudiak% 3tik% 0,3ra jaitsi du teilatuen eta fatxaden eraberritzea. Halaber, bi puntu murriztu da (% 3tik %1era) abeltzaintzarako lurrak ixtea, baita harlangaitzezko hormak birgaitzeko edo negutegiak jartzeko lanak ere.

Hobarien kapituluan,% 50eko murrizketa aurreikusten da eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak, biomasa-galdaren instalazioa edo energia berriztagarriko beste edozein instalazio jartzen diren obretarako. Beste horrenbeste jasoko dute A edo B etiketa energetikoa lortzen duten birgaitze-obrek.

Beren etxebizitzetan oztopo arkitektonikoak kendu behar dituzten 65 urtetik gorako pertsonek %85eko hobaria jasoko dute, eta %50eko hobaria irisgarritasuna hobetzen duten obrek. Azkenik, jarduera ekonomikoa gauzatzeko obrak egin behar dituztenek %10eko hobaria izango dute enpresa txiki eta ertainek.

Gainera, kontzejuen zerga-birbanaketarako eskariari erantzunez, erabaki da kontzejuek beren herrian egindako eraikuntza, instalazio eta obren udal-zergan parte hartuko dutela, urtean zehar likidatu eta bildu badira, eta zerga horren kuotaren zati bat emango zaiela.