Araba

Albisteak

EH Bilduk politika progresistak bultzatzeko konpromisoa hartu du datozen lau urtetarako


Kike Fdez de Pinedo: Arabak aldaketak behar ditu, lurraldeak eraldaketa behar du, hain zuzen ere Araba hobeagoa eta justuagoa posible dela uste dugulako eta horretarako bestelako gehiengoak osatu daitezke

| 2019-07-04 10:56:00

Arabak aldaketak behar ditu, lurraldeak eraldaketa behar du, hain zuzen ere Araba hobeagoa eta justuagoa posible dela uste dugulako”. Premisa horretan oinarrituta, EH Bilduk datozen lau urteotan politika progresistak bultzatzeko konpromisoa hartu du. Horrela azaldu du Kike Fdez de Pinedo Arabako Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak inbestidura saioan. Izan ere, EH Bilduk nabarmendu duenez, EAJ eta PSEren arteko akordio orokor bat egon arren, bestelako gehiengoak osatu daitezke eratu berri diren Batzar Nagusietan. “EH Bilduk gehiengo horiek bilatuko ditu beti ere arabarron bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Gure lehentasunen artean lurralde oreka, gure herrien defentsa eta ingurumenaren babesa daude, hau da, Araba justu, progresista eta solidarioagoa baten oinarriak jartzea”, zehaztu du Fdez de Pinedok.

 

EH Bilduko hautagaiak EAJ eta PSEren arteko akordioa ere izan du hizpide. “Guk dakigula, sailen banaketa bat adosteko ahalegin bat egiten ari dira. Hori baino ez du akordioak, hau da, sailen postuen banaketa hutsa, edukien gaineko akordiorik gabekoa”, esan du Fdez de Pinedok. Bere ustez, EAJk kontinuismoa baino ez du eskaintzen. PSEren papera azken legealdia ere aipatu du. “Aurreko legealdian hutsaren hurrengoa izan da bere eragina programa, aurrekontu edo lehentasunak finkatzeko garaian. Erabateko menpekotasun eta sumisioa erakutsi du EAJrekiko. Horrela jarraituko duzue beti? Ez zuen merezi gehiengo progresista bat eraikitzeko aukera esploratzea?“, galdetu du.

 

“Zinez, uste dugu Arabak haize freskoa behar duela eta betikoek diseinatutako betiko politikak ez direla betiko izango. Lurralde bestelako norabidean jartzeko lanean egongo gara lehen egunetik, gobernu alternatiba sendo bat osatu nahi dugulako. Hori izango da gure betekizuna gaurtik aurrera”, laburbildu du Fdez de Pinedok.

DISKURTSO OSOA

Sorpresa gutxi izango ditugu gaur segur aski saio honetan. Gaurko saioa hasi aurretik bagenekien zein izango den Diputatu Nagusia. Horrela iragarri digute. Azken urtetako dinamika errepikatuz, EAJkoek zein PSEko batzarkideek  botoak batuko dituzte Ramiro Gonzalezen alde, eta bien arteko departamentu banaketa egingo dute. Guk dakigula, hori baino ez du akordioak, hau da, sailen banaketa hutsa, edukien gaineko akordiorik gabekoa. Hau jakinda, baten batek  edo zuetako batzuek, agian, pentsa dezakezue zertarako orduan beste hautagaitza aurkeztu. Merezi ote du? Gu baiezkoan gaude. Goitik behera diseinatzen diren politiken gainetik, bozka eman dizkiguten herritarrak daude, eta horiei zor diegu zintzotasunez gure gobernatzeko eredua aurkeztea eta defendatzea, hauteskunde kanpainan zehar egin dugun bezalaxe. Eta gainera, badugu plan bat, bide orri bat,  estrategia bat, bestelako eredu proiektua Arabarako. Eta zinez, uste dugulako Arabak haize freskoa behar duela eta betikoek diseinatutako betiko politikak ez direla betiko izango. Arabak aldaketak behar ditu. Lurraldeak eraldaketa behar du, hain justu ere Araba hobeagoa eta justuagoa posiblea dela uste dugulako. 

Ganbara berria begiratuta, garbi dago foru hauteskundeen irabazlea EAJ izan dela. Baina bitxia da ikustea bat datozela EAJk irabazi dituen batzarkideak eta PPk galdu dituenak, 4 hain zuzen ere. Politika eta diskurtso kontserbadore eta erregionalistak EAJ barruan gero eta pisu handiago dutelako seinale. Ganbararen osaketa begiratuta ere beste ondorio bat atera daiteke, badirela bestelako gehiengoak sortzeko aukerak. Halaber, begi bistakoa denez, aukera hauek ez dira kontuan hartu. Ematen du batuketa posible bakarra dela EAJ eta PSEren artean egin dena. Baina hori ez da horrela, beste batuketa batzuek ere gehiengoa ematen baitute eta aukera horien inguruan erreparatu beharra dago. Hauexek dira beste 3 gehiengo posibleak: erabakitzeko eskubideren aldekoa 29 batzarkide gara; estatus politiko berriaren aldekoak 33 gara; eta indar progresistak ere gehiengoa gara, 26 batzarkiderekin, hain zuzen. Zenbakiek bestelako gehiengoak osatzeko aukera ematen duten arren, Ramiro Gonzalezek ez du ahalegin txikiena egin beste bide batzuk aztertzeko. Ez du inongo aldaketarik nahi, argi dago. Anbizio gutxi. Kontinuismo hutsa da eskaintzen duzuena. PSEri ere aipamen bat egin nahiko nioke: aurreko legealdian hutsaren hurrengoa izan da PSE eragina programa, aurrekontu edo lehentasunak finkatzeko garaian. Erabateko menpekotasun eta sumisioa erakutsi du EAJrekiko. Horrela jarraituko duzue beti? Ez zuen merezi gehiengo progresista bat eraikitzeko aukera esploratzea?  

A pesar de haber visto, por tanto, de forma decepcionante, que la  voluntad a explorar siquiera estas otras tres mayorías alternativas o progresistas ha sido nula, nuestro compromiso durante los próximos cuatro años será precisamente  impulsar políticas progresistas que mejoren la calidad de vida de los y las alavesas, que garanticen el equilibrio territorial, que respeten a nuestros pueblos y nuestro medio ambiente, en definitiva, políticas que sienten los cimientos de una Araba más justa, solidaria y progresista.

Azken 4 urteetan Diputatu Nagusia izan den Ramiro Gonzalezek Arabari buruz egin duen diagnosia eta azterketa triunfalista ez dugu konpartitzen. Behin eta berriz, aspertzeraino “Araba ondo doa” errepikatzen digu. Hauxe da lehen akatsa, edozein plan estrategikoa egiteko abiapuntua izan behar baita diagnosia zintzoa eta egokia egitea. Eta hau ez dugu inondik inora ikusten. Marketing gehiegi eta zintzotasun gutxi. Legealdiaren helburuen  betetze maila % 97koa dela esatea, adar jotze hutsa da. Zerbitzu sozialak primeran doazela esatea zuen burua eta herritarrak engainatzea da. Ondo eta gaizki egin diren gauzak onartzea lagungarriagoa da aurrera egiteko, autokonplazientzia triunfalista baino. Bai dena ez doa gaizki. Egia da langabezia jaitsi dela eta zenbaki makroekonomikoen arabera ekonomia hobeto doala krisi garaian baino.  Baina errealitatera hurbilduz gero, egoera askoz gordinagoa da. Aste honetan bertan bi enpresen itxiera iragarri dira Amurrioko Valpospain eta Gaubeako el Horno de Tuesta. Miñaoko parke teknologikoa ere makal dabil. Langile prekarioz josi dugu Araba, pobre berriak sortzen ari gara. Sortzen diren enplegu erdiak hilabete baino gutxiagoko iraupena dute. Asko ez dira 1000 eurotara iristen, RGI kobratzen dutenen %20a langileak dira. Caritasek ateratako azken txostenaren arabera arabarren %16a bazterkeria egoeran daude eta euren egoera hobeto beharrean enkistatu eta okerrera egin du urte hauetan.  Gazte askok ezin dute gurasoen etxea utzi, alokairuzko etxeen prezioak gora doazelako. Pentsiodunek ez dute bizitza duina bermatzeko gutxieneko pentsioa… Zer esanik ez emakumeen egoeraz: zaintzak euren gain daude gehienetan eta ederki dakite zer den lan prekarioa.

Lurraldeak ere gabeziak eta desoreka inportanteak dauzka. Gasteizko makrozefalia gainditu behar da eta lurralde osorako kalitatezko eskaintza orekatu bat egin beharra dago.  Araba berri horretara iristeko hauxek dira, EH Bilduk egiten dituen proposamen nagusietariko batzuk.

Araba duina nahi dugu

Lehenik eta behin, Araba duina nahi dugu. Queremos una Araba digna basada en el reparto de la riqueza, en la creación de empleo digo y de calidad; y en el desarrollo local impulsando para toso ello una activación económica equilibrada y sostenible.

Para ello es fundamental una recaudación suficiente y, sobre todo, justa, donde quienes más tienen más aporten. Planteamos integrar el impuesto de Patrimonio en el IRPF, crear un Impuesto de Grandes Fortunas, que supondrían unos ingresos anuales para las arcas forales en torno a los 25.000.000€ y cambios en el Impuesto de Sociedades con un planteamiento de progresividad en tres tramos y una base imponible igual a la de los países europeos más avanzados. Planteamos que el sueldo mínimo mensual neto para cualquier persona que trabaje para esta Diputación o sus organismos forales sea de 1.200€. Queremos mecanismos reales de complementación de las pensiones, que den respuesta eficaz a la justa reclamación de nuestros jubilados de una pensión mínima neta mensual de 1.080€.

Bizitza erdigunean egon behar da eta, ondorioz, gizarte zerbitzuen eraldaketa sakona proposatzen dugu. Es fundamental dignificar las condiciones laborales de un sector, e de los servicios sociales,  mayoritariamente feminizado y sometido a una gran precariedad, para ello, el Gobierno Foral debe, entre otras cuestiones, finalizar las OPEs en marcha de manera urgente y mantener una actividad proactiva en lo referente a las principales reivindicaciones sindicales del sector, empezando por la inaplazable necesidad de que el sector de las residencias privadas se dote de un convenio colectivo. Es una auténtica vergüenza que las 1200 cuidadoras de las residencias privadas de nuestros mayores, con  un empleo feminizado en un 95%, estén trabajando 1.792 horas al año, no tengan convenio propio, y cobre menos de 1000 euros brutos, 500 menos que las cuidadoras guipuzcoanas o vizcaínas. Sr. Gonzalez no se le puede llenar la boca hablando de igualdad, empleo y servicios sociales de calidad y permitir todo esto y mirar para otro lado. Por lo tanto, revertir todo esto sería una de las prioridades de EH Bildu y para ello esperamos contar con la complicidad de otros grupos en esta cámara.

La DFA debe cumplir la Ley de Servicios Sociales y garantizar la adecuada financiación a aquellos ayuntamientos que quieran gestionar directamente los servicios sociales de su competencia, sin paternalismos ni chantajes. Somos conscientes de que un sistema basado únicamente en la construcción de residencias no es sostenible. Proponemos por tanto a medio plazo un nuevo programa, Errotuz, que además de reducir los niveles de residencialización, avance en otro planteamiento, en un programa preventivo de atención a personas con necesidades sociales y basado en el envejecimiento activo que transforme el sistema actual y fomente la vida autónoma e independiente en el entorno natural de las personas. Para ello también proponemos crear ambulatorios sociales en cada barrio y en cada zona rural de 3000-5000 habitantes con un plantel de profesionales (educadores, trabajadores sociales, fisioterapeutas, cuidadoras al servicio de las personas…) para que están decidan como quieren vivir.

Finalmente, y entre otras cuestiones, promoveremos una amplia reorganización del IFBS, apostando por el Departamento de Infancia y Familia, comenzando por un cambio radical en la atención a los llamados MENAs que supera la estigmatización que desde el propio departamento se alimente con el actual funcionamiento segregado.

Araba berdea nahi dugu

Gure Lurra maite dugulako ez borobila esaten diegu gure Lurraldea porlanaz eta orbainez bete nahi dutenei. Bitxia da lurralde erasotzen duten makroproiektuetan betikoak, hau da EAJ, PP eta PSE, beti ados zaudete. Eredu berbera defendatzen duzue. AHT izan, Barrongo urtegia izan edo gas putzuak izan.  Es una auténtica sinrazón, defender un nuevo trazado para Lautada y Valle Alaveses, defender un proyecto caro e insostenible que además agrede al territorio y a sus pueblos con nuevas cicatrices de hormigón. Y es vergonzosa la ceguera de no querer siquiera estudiar alternativas mucho más sostenibles como la modernización del corredor ferroviario. Algo que por lo que han optado, en un lugar prioritario del eje atlántico como es Burdeos-Hendaia, donde han priorizado la modernización y mejora de la vía actual en lugar de realizar un nuevo trazado. Esa es también nuestra apuesta para el corredor Altsasu-Miranda. Y junto con esto defendemos la implementación de un tren social en ese corredor  basado en el informe Arabatran, de la agencia de ecología urbana de Barcelona, que implemente 10 nuevas frecuencias horarias. En esto deberá de consistir el equilibrio territorial en facilitar la movilidad de las personas del territorio y no en agredirlo.

Además, es fundamental una política mucho más valiente y decidida para hacer frente a las graves amenazas que supone el cambio climático, implementando una estrategia efectiva para que Araba sea territorio neutro en carbono para 2040 como muy tarde. Por ello es preciso dar pasos sin demora hacia una transición no sólo energética, sino también de modelo económico, social y vital. Para ello, se debe poner fin a las políticas timoratas, cuando no totalmente incoherentes como los proyectos de nuevos pozos de gas de los anteriores gobiernos forales y dar pasos decididos tanto en la promoción de las energías renovables, para desarrollar planes de autosuficiencia energética y reducción de emisiones de CO2, así como en el tratamiento de los residuos, readecuando el vigente Plan de Residuos para acelerar la implementación de aquellas medidas que supongan alcanzar los objetivos europeos lo antes posible. Hay que decir que hace poco finalizó el anterior plan, un plan que no era malo pero que no se ha cumplido, ya que llevamos 10 años estancado con un porcentaje de reciclaje que no pasa del 30%, cuando deberíamos de superar el 50%. Esta es la razón por la que nos abstuvimos en el plan 2019- 2030. Porque se queda en buenas intenciones, sin asegurar los recursos humanos y materiales que garanticen la consecución de los objetivos. No queremos seguir parados. Creemos que el empleo verde, además de ser necesario para conseguir los objetivos, es una oportunidad real de crear empleo, potenciar la economía circular e impulsar el desarrollo rural y local. Empleo verde, por tanto, unido a un modelo descentralizado, basado en la recogida selectiva, y en la  gestión y reutilización del residuo orgánico. Apostamos en definitiva por convertir los residuos en recursos

La defensa de la tierra está unida también a la gestión de la tierra y a la agricultura sostenible y  sus modelos agronómicos. Por lo tanto proponemos implementar una estrategia agroalimentaria para el conjunto de Araba atrevida y ambiciosa que suponga una transición ordenada hacia otro modelo agrario, con una producción de alimentos vinculada al autoabastecimiento de nuestra población, prácticas agroecológicos sostenibles, menor dependencia de las grandes multinacionales alimentarias e impulso a los circuitos cortos de comercialización. Se debe por tanto, asesorar, posibilitar e impulsar nuevas alternativas unidas a prácticas agroecológicas, que abran la posibilidad de aplicar transiciones respetuosas no solo con la tierra, también con los alimentos y con las personas que los producen, tanto para los que ya trabajan en el primer sector, como para las nuevas incorporaciones Nos proponemos como objetivo que Araba para el año 2040 consiga la mayor autosuficiencia alimentaria posible, es decir conseguir que en torno a un 75% de los alimentos sean locales y saludables. En esta legislatura se deben dar los primeros pasos para la implementación de esa estrategia basados en diseño de la estrategia, cambios en los pliegos de compra pública, campañas de sensibilización, impulso de Eskalmendi como centro de innovación agroecológico.

Arabako Errioxan. Argi dugu bertako upategi txiki eta familiarrek behar dutela euren eredu propioa garatu. Eredu bat kalitatean, bereizketan eta elaborazioan oinarritutakoa. Beraz norabide horretan doazen iniziatibak babestuko ditugu, baita Sor Marka berri bat lortzeko bide berri bat ireki nahi duten upategiak babesten ere.

Finalmente, insistiremos en redimensionar el proyecto de regadío para Valles Alaveses, apostando por el sistema de la Llanada de pequeñas balsas que ha funcionado y funciona. Esperamos que el despropósito del  sobredimensionado embalse de Barron no se lleve nunca a cabo. Y estos adjetivos no son los de la plataforma o los de EHBildu. Son las conclusiones de la Fundación Nueva Cultura del Agua, organización referente en los planes de gestión del agua del Estado. Son también las opiniones de la viceconsejera de medioambiente del Gobierno Vasco Elena Moreno del PSE que manifestó que el proyecto de embalse de Barron no le gusta medioambientalmente. O las del  anterior secretario de estado de medioambiente en el mismo sentido

Respecto al desarrollo de nuestra industria, su excesiva dependencia de dos sectores dependientes de los combustibles fósiles (automoción e industria tubular) y de grandes multinacionales vinculadas a estos sectores obliga a plantearse seriamente a corto y medio plazo políticas de transición y diversificación de nuestro modelo industrial. Apostamos por crear una mesa interinstitucional para la transición del modelo industrial,  la creación de un polo industrial biotecnológico vinculado tanto al aeropuerto de Foronda como a Miñao.

En relación al aeropuerto de Foronda debemos mejorar su intermodalidad  mediante dos medidas novedosas: Ampliar la vía férrea de la actual estación intermodal de Crispijana hasta las pistas de Foronda  y prorrogar la actual doble vía de la N-624 que llega a Foronda hasta Crispijana para confluir en la A-1. Sin embargo, rechazamos, por innecesaria la construcción de una nueva estación intermodal en Jundiz,  y consideramos más que suficiente la ampliación de la misma en el lado actual, sin artificializar ni ocupar más terrenos agrícolas. De la misma forma, que es innecesario e ilegal tanto el dique de Zaia, como el nuevo polígono industrial de VIAP que se quiere construir en una zona inundable frente a Gereña.

Respecto al fracasado “Tunel del Viento” insistimos en conveniar su uso con la Escuela de Ingeniería de la UPV, ya que a día de hoy es el único proyecto razonable  y lógico para dicha infraestructura y la única vía de que tenga alguna utilidad que permita recuperar parte de la inversión allí realizada a medio plazo.

Es imprescindible una apuesta decidida por la innovación y por le I+D+I. No se entiende que siendo Araba el territorio con un mayor peso del sector industrial, ya que representa un 33% del PIB,  mientras que la media de la comunidad vasca es del 24%. Sin embargo, es el territorio alavés el que menos apuesta por la innovación con un 1,47% del gasto en I+D respecto al PIB, por debajo del 1,84% que supone la media de la comunidad vasca, o del 2% de la Unión europea  Es más, el último informe europeo sobre innovación alerta del retroceso de la innovación en nuestra comunidad, ya que hemos pasado del puesto 110 del ranking  al 132 entre las 238 regiones europeas. También es fundamental, que la innovación y los 4.0 no se centren solo en la empresas punteras de siempre, hay que incorporar el colectivo de pequeñas empresas y pymes, un colectivo con dificultades para innovar y que muchas de ellas no han llegado al 2.0

Un último apunte. Dentro de los polígonos industriales, tenemos más de 2 millones de m2 vacíos o en desuso. Hay que impulsar por tanto, planes comarcales para dar uso a estos espacios, readecuando las infraestructuras existentes, y no cometer los errores del pasado artificializando nuevos terrenos agrícolas o forestales.

Araba orekatua eta bizia nahi dugu.

Lurralde Orekari dagokionez, gakoetariko bat berriz, dago hiri guneetarako pentsatuta dauden mota guztietako araudiak malgutzean, Araba biziberritu batean herri biziak sustengatzen lagundu dezaten eta ez bertako biztanleriaren diskriminaziorako eta etsipenerako pizgarria izan daitezen. Alde horretatik, Eusko Legebiltzarrean tramitatzen hasia den Toki Garapenaren Legearen berrikusketa aukera paregabea da holakoak zuzentzeko eta gure aldetik oso adi egongo garen bertako tramitazioak gaurko ajeak areagotu ez ditzan. Nuestro grupo desde el principio de la anterior legislatura insistió y en gran parte consiguió que el despoblamiento y el equilibrio territorial se incluyeran en la agenda política foral. Pero este no es un tema para partidismos. Es imprescindible impulsar una estrategia integral y transversal  a medio y largo plazo consensuada con los agentes locales, rurales, concejos, ayuntamientos, cuadrillas y fuerzas políticas y sociales del territorio.  Una estrategia que consiga  un territorio equilibrado, con personas que vivan en pueblos vivos. Una estrategia  que impulse el desarrollo local endógeno, que asegure los servicios básicos de educación, sanidad o transporte. Que impulse la cultura, el ocio y los proyectos comunitarios en los ámbitos rurales. Una estrategia que implique a todos los departamentos de Diputación y Gobierno vasco con una mirada distinta para las zonas rurales que sea capaz de adaptar y flexibilizar las normativas teniendo en cuenta la diversa realidad socioeconómica de nuestro territorio.

Toki garapenak eta lurralde orekak bestelako gobernantza eredua eskatzen dute. Behetik gorakoa eta parte hartzailea toki erakundeen harremanei dagokienez.  Alde horretatik, honakoak dira gure ardatz nagusiak legealdi honetarako. Hasteko eta behin Toki Erakundeen finantzazioa areagotu behar da, eta horretarako FOFELen Foru Araua berrikusi behar da, Foru funtsaren zenbateko osoa handitzea Aldundiak urtean eskura dituen baliabideen % 58ra.  Horrekin batera, Kontzejuen Foru Araua aldatzekotan, hori bakarrik  egin ahal izango da aurretik Kontzejuekin eta berauek ordezkatzen dituzten erakundeekin (ACOA eta ACOVI) adostasuna zabala lortu eta gero.

Ramiro Gonzalezen legealdi amaieran sortutako ur partzuergo berria da nahi ez ditugun gobernantza eta kudeaketaren eredu ezin hobea: goitik behera sortua, mehatxu eta xantaiaren bidez eta bertara sartu nahi izan ez duten toki erakundeak irainduz. Begi-bistakoa da asko dagoela hobetzeko Arabako ur masen kudeaketan, baina gakoa ez dago partzuergo horren balizko arrakastan, baizik-eta saneamendu arloan hartutako konpromisoak (esaterako, Aiaraldeko ur araztegien eraikuntza) betetzean, ur emarien kalitate ekologikoa hobetzean eta eraginkorki zaintzean edota egungo erakunde kudeatzaile desberdinei laguntza, aholkularitza eta finantzazioa zintzoki eskaintzean, alderdikeriarik eta diskriminaziorik gabe.

 Ezin ahaztu Arabako zauri sakonena den Trebiñu, azken udal hauteskundeen emaitza pozgarrien ostean, Trebiñuko Enklabearen auziaren konponbidea agenda politiko nazionalean txertatzeko konpromisoa hartzen dugu. Hortaz, konponbidearen marko politikoa Arabako instituzio nagusiek (Foru Aldundiak zein Batzar Nagusiek) eta Enklabeko Udalek oniritzi beharreko Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio bilateral batean kokatzen dugu, eta horretarako ezinbestekoa deritzogu bai auziaren sozializazioari Euskal Herrian, Estatuan zein Europan, bai oinarrizko zerbitzuak bermatzeari, oraingo hitzarmenen dinamikan Eusko Jaurlaritza eta Gaztela-Leongo Junta inplikatuz. Azkenik,  Araba Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak pareko finantzazioa izango duen inbertsio funts publiko-pribatu bat abiarazi behar dute, sektore estrategikoetan diharduten euskal enpresa eta finantza erakundeei irekita, Enklabean behar diren inbertsio estrategikoak gauzatzen joateko.

 

 

Araba anitza nahi dugu

Hau uda, herritar guztien eskubide berdintasunean oinarritutako gizarte integratzailea. Arabako gizartean kezka handituz doa estatu espainolean sortzen ari den egoera ikusirik, eta guk geuk bat egiten dugu kezka horrekin. Areago oraindik PP, Ciudadanos eta Vox alderdien arteko aliantza ikusirik, litekeena delako horrek mezu matxista, homofobo, arrazista eta autoritarioen normalizazioa ekartzea, eta betiere zaila den elkarbizitza kinka larrian jartzea. Errealitate horren aurrean ezinbestekoa da aliantza zabalak eraikitzea, oinarrizko printzipio demokratikoetan eta giza eskubide guztien defentsan oinarrituta. Ez dugu onartzen jarrera arrazistarik, ez dugu homofobiarik nahi eta indarkeria matxistari determinazioz egingo diogu aurre.

Izan ere, Araba jatorri aniztasuneko pertsonen harrera lurralde izan da azken hamarkadetan, eta beste jatorrietako pertsona gehiago iritsiko dira gurera datozen urteetan. Elkarbizitzarako ezinbestekoa da elkar ezagutzea (“ezagutzetik aitortzara ”), eta helburu hau lortzeko neurriak diseinatu eta inplementatu behar dira herritar guztientzat. Bi norabidetan, batetik,  Euskal Herria eta Arabako zein gure udalerrietako kultur elementu nagusiak ezagutzera emateko bertara iristen direnei edo beste jatorri bat daukatenei, eta, bestetik, jatorriko komunitate, herri edo nazioetako errealitatea, hizkuntzak eta kultura zein egoera politikoa gainerako herritarrei erakusteko. Elkarbizitza sustatzeko programa propioak garatzea proposatzen dugu elkarrekiko ezagutzan eta aitortzan oinarrituta, jarrera paternalistarik gabe eta xenofobiaren aurka borrokatuz, jendartea kohesionatzeko dinamikak eta topaketa eremu komunitarioak sortzeko helburu nagusiarekin. Zentzu honetan, senidetzeko eta trukerako programa bat sortzeko beharra dago, Araban bizi diren pertsonen beste jatorri batzuetako herri eta herrialdeekin elkarlanean

Aipamen bat ere LGTB+ kolektiboarentzat. Aurrerapausu garrantzitsua izan da aurreko astean Legebiltzarrean lortutakoa. Hemen, etxe bi proposamen nagusi ekarriko ditugu: 1.- LGTB+ arloa Diputazioaren egituran espreski txertatua egotea, giza eta diru baliabideekin eta modu transbersalean. 2.- Trans pertsonen bazterketa soziala eta laboralari aurre egiteko neurriak, trantsizio prozesuak laguntzeko baliabideak eta trans pertsonak kontratatzearen aldeko neurriak.

Era berean, aniztasun funtzionala duten herritarrentzat bizimodu independentea izateko eredu bat sortzea eta gizarteratzeko benetako baldintzetan komunitatean parte hartzeko aukera eta autodeterminazioa baliatzeko eskubidea bermatzea bultzatuko genuke.

 

 

 

Araba feminista nahi dugu.

Urteak eta urteak daramatzan gizarte matxista eta patriarkala aldatzea ez da erraza izaten ari. Orain arte instituzioak gobernatu dituztenen estrategiek ez dute funtzionatu. Neurri ausartak eta eraldatzaileak behar ditugulako, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea nahi badugu, behintzat.

Arabako Foru Aldundiaren balantzeari bagagozkio, esan dezakegu feminismoa ez dela EAJ-PSEren lehentasuna izan, berdintasuna ez da egon agenda politikoan. Gobernua ez da gauza izan benetako politika feminista sustatzeko, eta betiko inertzietan mantendu da. Izan ere, legealdi honetarako prest omen zeukaten hainbat proiektu martxan jartzeko ez dira gai izan, ez dute bete ezta hitzartutakoa ere (CARME delakoa adibidez). Beraz, zinez uste dugu berdintasun poltiketan ere badagoela zer hobetu: hasteko eta behin Kuadrilla eta Udaletako berdintasun teknikarien sarea egonkortzeaz gainera, politika feministetarako aurrekontu kontsolidatuaren %1 bideratu nahi dugu, indarra jarriz indarkeria matxista borrokatzeko baliabideak eta programak indartzean eta emakumeen ahalduntzerako Laia Eskola bezalako tresnak hobetzean, beti ere Arabako emakume elkarteekin zein mugimendu feministarekin elkarlan zintzoa sustatuz.

Araba solidarioa nahi dugu.

Respecto a Cooperación al desarrollo queremos lograr un desarrollo sostenible compartido, un desarrollo que promueva el trabajo digno, que trabaje en favor de los derechos humanos, la democracia y el buen gobierno, haciendo desaparecer la pobreza estructural. A fin de cuentas, queremos avanzar por la vía de una transformación que nos llevará a una situación de mayor justicia y equidad. Por lo tanto nustra propuesta es el primer año llegarel primer año destinando el 0’7 % del presupuesto consolidado de Diputación para Cooperación al Desarrollo para teminar al finakl de la legislatura llegando al 1%. Y así mismo, que cualquier plan o estrategia que se se diseñe  se haga en colaboración con los agentes y colectivos sociales implicados. 

Araba euskalduna eta kulturarekin konprometitua nahi dugu.

Euskararen arloan, ezinbestekoa da azken lau urteotako lerro nagusietan indartzea eta hori guztia uztartzea Euskaren Plan Estrategiko berriaren garapenean, batez ere EH Bilduk eta PNVk legealdiaren azken txanpan adostutako parametro nagusiei dagokienez: inbertsio handiagoa eta euskalgintzarekiko elkarlan zintzoa. Beste horrenbeste esan beharra daukagu dinamika antzeko batean onartutako Kulturaren Plan Estrategikoaren garapenari dagokionez, berau, izan behar baita legealdi honetako ardatz nagusia

Horregatik guztiagatik, EH Bilduk eredu eta egitura parte-hartzaileak bultzatuko ditu, Gasteizen eta Araban, bere lan politikoaren oinarriak ezartzeko. Zehazki, kontuan izanik gure lurraldeko sakabanaketa eta desoreka demografikoak, EH Bilduk bultzada emango die sortzaileek, herritarrek, kultura-elkarteek eta beste eragile batzuek osatutako sareei, kultura-jarduerak Arabako txoko guztietara irits daitezen.

Sinergiak sortu behar dira Arabako Musika Eskolen eta Gasteizko Kontserbatorioaren artean, trukeak eta elkarlana sustatu Arabako museoen eta erakusketa-aretoen artean. Erakargarri nagusiak –Artium, Santa Maria Katedrala edota Gatz Harana– beren konfort-eremutik atera eta elkarlanean aritu behar dira beste egitasmo batzuekin. Ondare materiala zein inmateriala sustatu eta babestuko dugu era berean.

Kirolaren arloan, berriz, hizkuntza normalizaziorako zein berdintasun planetarako diru-laguntza lerroak indartzeaz gainean, aparteko garrantzia dauka eskola kirolak Arabako hainbat eskola publikotan gertatzen ari den segregazio arazo ezin larriagoak borrokatzeko, horretarako Denon Eskolarekin hitzarmen bat sinatu nahi dugu ildo horri ekiteko. Azkenik, Gazte Foru Erakundeari dagokionez, eraldaketa sakona eragin nahi dugu benetan Arabako gazteriaren ahalduntzerako tresna eraginkorra izan dadin.

En Memoria Histórica, se debe publicar el informe pericial consecuencia del trabajo de recopilación de testimonios realizado por la Oficina de las Víctimas del Franquismo en Araba y partiendo de él y de otros soportes documentales presentar una querella por crímenes de lesa humanidad, tal y como acordó el pleno de las Juntas Generales en diciembre de 2018. Además, extenderemos la dinámica de señalización de lugares de la Memoria a Araba como herramienta de pedagogía democrática en defensa de los Derechos Humanos y que reivindique la memoria antifascista del herrialde. Por ello se plantean tres líneas de trabajo: Señalizar, elaborar rutas con esos lugares y hacer pedagogía antifranquista retirando honores a las personas vinculadas con la dictadura.

 

Araba bakegilea eta erabakitzailea nahi dugu.

Queremos una Araba en paz y que pueda decidir: Defenderemos el derecho a decidir de la ciudadanía y el derecho a la autodeterminación que nos corresponde como nación. En el ámbito de la paz y la convivencia, desde una lectura autocritica y empática de lo ocurrido, se deben garantizar la verdad, la justicia y la reparación para todas las víctimas, sin exclusiones ni categorizaciones; se debe superar la situación de excepción para presos y exiliados y, cómo no, hay que impulsar el regreso a sus casas de todos ellos en un plazo razonablemente corto, implementando medidas de justicia transicional cuando sea necesario y renunciando al uso de legislaciones especiales diseñadas para perpetuar algunas de las consecuencias del conflicto.

Antes de terminar no me quiero olvidar de algo fundamental en política. No debemos olvidar que somos representantes públicos y que nos debemos a la ciudanía de nuestro territorio en este caso. Es evidente que hay una desafección con la política y la clase política. El hartazgo e indignación existente con la corrupción, puertas giratorias y clientelismos hace más necesaria que nunca  la honradez, las buenas  prácticas y una gobernanza abierta a las personas y a la participación. Para nosotras y nosotros tan importante como el qué vamos hacer es cómo lo vamos hacer. Y en esto hay mucho que mejorar y cambiar. Creemos en una gobernanza distinta, de abajo a arriba, que respete, escuche y permita que la gobernanza se construya desde todas las entidades locales del territorio, y con la participación real de las personas, agentes, colectivos y asociaciones alavesas. Una gobernanza que no se obsesione con controlar y centralizar todo. En definitiva, impulsar una gobernanza distinta y abierta  es y será  una de las  prioridades para los y las 12 junteras y  personas que conformamos EH Bildu.  

Honaino gure gaurko proposamena. Quiero subrayar por tanto, que para desarrollar estas propuestas pueden construirse otras mayorías en esta cámara aparte del acuerdo que firmen PNV y PSE. Araba se lo merece y trabajaremos en ello desde el primer día. Besterik ez.