AKTUALITATEA


| 2020-04-02 14:41:00

EH Bildu eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeek Batzar Nagusietako Mahaiari zuzendutako idatzi bat erregistratu dute gaur gaur, foru erakundeko presidenteari Bozeramaileen ez-ohiko batzarra deitzeko eskatzeko.

Bi taldeen ustez, "salbuespenezko egoera baten aurrean gaude, COVID-19ak sortutako egungo alarma-egoerak eragindakoa, non ezin dugun modu normalizatuan jardun Batzar Nagusietan. Horrela, ez da bermatzen ari ez erakundearen funtzionamendu demokratikoa, ez eta gaur egun Arabako Biltzar Nagusiak osatzen ditugun batzarkide talde guztien parte-hartze politikoa ere".

EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k Bozeramaileen Batzordearen bilera hau eskatu dute, Foru Ganberaren Araudiaren 48.1 artikuluan babestuz. Izan ere, bi Batzarkide Taldeeen eskariz, deialdi hori Ganberako Lehendakaritzak egin ahal izango du. Bi alderdien helburua da akordio bat onartzea, Foru Gobernuari kontrol-mekanismo bat emateko eta Foru Gobernuaren funtzionamendu demokratikoa eta erakundearen eta talde guztien parte-hartze politikoa bermatzeko.