AKTUALITATEA


| 2019-12-30 10:18:00

Donemiliagako Udalbatzak datorren urterako aurrekontuak onartu zituen aurreko astean. Guztira, Lautadako Udalerriak 1.077.690 euro izango ditu hurrengo 2020an eta diru partida handiena Hiru Antolamendu Plan Berriaren lehen lanak gauzatzeko erabiliko da. Duela hilabete batzuk esleitu zen plan berria eta hurrengo urtean 77.600 euro inbertituko dira.

Horrez gain, Axpurun sortu nahi den Landa-eremuko Eguneko Arreta Zentroan igogailu bat jartzeko, 54.000 euro gorde ditu Donemiliagak. Bestalde, efizientzia energetikoan aurrera pausuak eman nahian, polikiroldegiko argiteria aldatuko da eta LED argiak jarriko dira. AHTren aurka eta tren sozialaren alde aktibitateak antolatzeko 500 euroko diru partida jasotzen da aurrekontuan.

Azkenik, udal langileen egonkortasunaren bila, administrazio laguntzaile eta udal peoiaren laguntzaileen kontratuak mantentzeko aurrekontu saila ere sartu da onartu diren aurrekontuak. EAJren zinegotziek kontrako bozka eman zuten.