AKTUALITATEA


| 2020-04-03 12:27:00

2014ko urtarrilean, Donemiliagak adineko pertsonei laguntzeko programa bat berezi jarri zuen abian. Baina joan den martxoaren 12az geroztik, adineko pertsonak artatzeko programa horren baitan egiten diren jarduera guztiak bertan behera geratu dira modu presentzialean. Hala ere, zerbitzuaren arduradunak laguntza-lan horiek modu telematikoan egiten jarraitzen du.

"Lehen egunetik gure adinekoekin inor baino gehiago kezkatzen da, horregatik, egunero telefono bidez jartzen da harremanetan adineko pertsona horiekin, beren egoerari buruz galdetzeko eta izan ditzaketen beharrei irtenbidea emateko. Udaletik oso neurri garrantzitsua iruditzen zaigu, kontuan hartuta landa eremua oso zahartuta dagoela, gu guztion beharra dutela, eta egoera ahulean dauden pertsonak direla” azaldu du Erika Letamendi Donemiliagako alkateak.

 

Boluntarioak desinfekziorako

Bestalde, Donemiliagako Udalak herria osatzen duten hamabost herrietako igarobide eta bestelako eremu komunetan garbiketa eta desinfekzio lanak areagotu ditu. Udala izan da desinfektatzeko beharrezkoak diren produktuak erosi dituena, eta zazpi herritan boluntarioen sare bat arduratzen da lanak egiteaz. Gainontzeko zortzi herrietan lan hori udal langileak egiten du. "Gainera, azken egunetan Suhiltzaile Zerbitzuak eta Escor enpresak ere eskaini dituzte desinfekzio lan horiek egiteko. Lankidetza oro ongietorria da une honetan, eta ez dugu zalantzarik eurekin elkarlana sustatuko dugula, baina udalerritik ere lan horiek egiten jarraituko dugu ", zehaztu du Letamendik.