AKTUALITATEA


| 2020-05-04 14:34:00

Argantzongo Udalak berretsi egin du Madrilgo Gobernuak martxan jarri behar duen deseskalatze prozesuan enklabea Araban kokatzea aplikazio unitateak probintziak izango direlako. Hala jakinarazi zion joan den astean Trebiñu Konderriko Udalari, eta orain Arabako Foru Aldundiak bat egin du eskaerarekin. Hiru erakundeek gutun bat sinatu dute eta dagoeneko igorri diete Osasun Ministroari eta Espainiako Gobernuak EAEn eta Gaztela eta Leonen dituen ordezkariei.

 

Idazki horretan, euren "kezka" adierazti dute enklabean konfinamenduak izan ditzakeen ondorioengatik. "Hurbiltasun geografikoa" dela eta, Arabako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren bidez ematen dira oinarrizko zerbitzuak, hala nola osasun-zerbitzuak, mendekotasun-arreta eta larrialdiak.

 

Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkateak gogorarazi duenez, horrelako egoeretan gure herriak Arabakoak ez izatearen "zentzugabekeria" nabarmenagoa da. "Gure lotura sozial, ekonomiko eta kulturalak Araban daude, beti salatu izan dugu bigarren mailako herritar sentitzen garela, eta zentzugabekeria litzateke desberdintasun hori larriagotzea, Trebiñu Burgosen sartuta, deskonfinamendu fase honetan", ziurtatu du.