AKTUALITATEA


| 2019-06-28 11:04:00

EH Bilduk eskatu dio gaur Foru Gobernuari “behingoz” amaitu dezan GOFE-Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea-ren sukaldari laguntzaileen Lan Eskaintza Publikoa. LEP hori 2016ko abenduan hasi zen eta orain, hiru urte eta erdi pasa direnean, ez da amaitu. EH Bilduko batzarkidea Claudia Venceslaok azaldu duen bezala, prozedura bera zentzugabekeria da. “Lehen ariketa 2017ko urrian egin zen, epaimahaia ez da bildu duela ia urte bat eta oraindik ez dira publiko egin azken ariketaren notak azterketa duela urte bat, hau da, 2018ko ekainean egin bazen ere”, azaldu du.

 

Hori guztia ikusita, EH Bilduren ustez, “zaila da asmatzea egungo GOFEko zuzendaritzaren beste gaitasun ezaren aurrean gauden edo EAJren estrategia bat kategoria horretako langileak zigortzeko eta azpikontratatzeko”. Izan ere, GOFEko kategoria guztietarako lan eskaintza publikoa bat egitea izan zen 2016ko aurrekontuen negoziazioan EH Bilduk mahai gainean jarri zuen baldintza bat azpikontratazioa saihesteko.

 

EH Bilduk prozesuan plaza bat ateratzeko aukerak dituzten pertsonei bereahala egonkortasuna eman behar zaiela aldarrikatu du. Udan zehar arazoa konpontzen ez bada, EH Bilduk ohiko kontrol mekanismoak abian jarriko ditu egoera desblokeatzeako Arabako Batzar Nagusiek ohiko jarduera berreskuratzen dutenean.