Erabaki BAIETZ!

Kode Etikoa: EH Bilduren zintzotasunaren eta joko garbiaren kredentziala

EH Bilduren kargu publikoek eta organikoek berritzen dute lan konprometituaren, zintzotasunaren eta joko garbiaren aldeko konpromisoa.

| 2019-10-29 10:46:00

Hauteskunde berri batzuen ateetan, Madrileko Kongresura eta Senatura joateko aukeratuak izan diren hautagaiak, nahiz bertan egongo diren langileek KODE ETIKOA sinatu dute. EH Bilduko arduradun politikoek, kargudunek eta kargua hartu behar dutenek Euskal Herriko gizartearen zerbitzura daudela berresten dute.

Dokumentu hau aurreko hauteskunde zikloan parte hartuko duten 2.000 hautagai baino gehiagok sinatu zuten.

ALBISTEAK

Bideguren: “Hemengo alderdiei emandako botoek bakarrik defenditzen dituzte euskal herritarren interesak”

2019-11-07 16:00:00

Senataria EH Bilduko alkate eta zinegotziekin batzartu da Bilbon eta “Estatu espainolaren asmo birzentralizatzailea ase ezina” salatu du. “EH Bilduren botoa da Estatutik datozen erasoen aurrean euskal herritarrak babesten dituena”.

Oskar Matute: “Subiranistak gara presidenteak jarri eta kentzen ditugunok”

2019-11-07 15:15:00

Bizkaiko zerrendaburuaren esanetan, “PSOEk Franco desobiratu du eta orain Aznar berpiztu nahi du, Sanchezek eskuina programa politikoa erosi baitu, webguneak ixteko turkiar erako dekretuarekin erakutsi duenez”.

Otegi: “Sanchezen turkiar erako dekretazoari botoekin erantzuteko aukera izango dute euskal gazteek igandean”

2019-11-06 16:00:00

Hauteskundeak Estatu espainoletik datozen injustiziei, Altsasukoa kasu, aurre egiteko baliatzeko eskatu die EH Bilduko koordinatzaile nagusiak UPNAn bildutako gazteei, “etxean geratzen den boto bakoitza eskuinera baitoa”.

Arnaldo Otegi: “Frankismoarekin amaitzeko gai den bakarra subiranisten arteko elkarlana da”

2019-11-06 09:00:00

“Espainiako alderdi handiek Vox markako politika egitea eta inboluzio antidemokratikoaren bidea hartzea erabaki dute”, ohartarazi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Gasteizen, atzoko debatearen ostean.