Esther Korresek, EH Bilduko parlamentariak, Sarrigurengo guraso elkartearen kezka plazaratu du parlamentuan, herriko eskolan hizkuntz ereduen nahasketa gertatu daitekeelakoan. Korresek defendatu bezala, erabateko hizkuntz murgiltzea beharrezkoa da euskera behar bezala ikasi eta euskeraz bizitzeko. EH Bilduko parlamentariak gogoratu du, egungo inguru soziolinguistikoan, eskola antolakuntza partekatua euskararen kontra joango litzatekela. “Euskara ikasleglatik haratago atera behar dugu, jolastokira, pasabideetara eta jantokietara, baita ikasle, irakasle eta eskoletako erlazioetara ere, horrela soilik bermatuko dugulako hizkuntz murgiltzea”.