Adolfo Araiz, EH Bilduko parlamentariaren adierazpenak:

“Atzo esan genuen moduan, Gobernuaren proposamena segurtasun juridikoaren irizpidetik soilik uler dezakegu, hau da, LEP osoa arriskuan ez jartzeko helburuarekin. Bestela,orain arte esandakoarekin Hezkuntza Sailaren kontraesan onartezin baten aurrean izanen ginateke. Gobernuak, argi utzi behar du sindikatu eta gizartearen aurrean, haur eta lehen hezkuntzako 120 plaza hoiek, juridikoki ateratze aposible denerako, euskarazko plazetarako erreserbatuko direla, Hezkuntza sailaren behar eta txosten teknikoek horrela esaten baitute.

Ulertezina iruditzen zaigu, bere burua clase sindikatu moduan duen CCOO-k plazak ateratzen ez direlako pozik agertzea, 2015eko martxoan egin zuen txapuzarengatik UPNren jarrera salatu eta ardura politikoak eskatu beharrean. Ulertezina iruditzen zaigu CCOOk betse 120 plazentzako egonkortasuna emango zuen deialdiaren kontra egotea eta ulertezina iruditzen zaigu bai UPN eta bai PPk LEP hau boikoteatzeko erabili duten bide honi oneritzia ematea.

Murriztutako LEP hau zerrenda bakarrarik gabe onartzen baldin bada, ez du EH Bilduren berme eta babes politikoa izanen, ez baitugu ulertzen euskaldunen hizkuntz diskriminazioarekin jarraitu nahi izatea. Azterketa bi tribunal ezberdinetan, bainan egun eta ordu berean eginez, aukera berdintasuna urratuz eta diskriminazioan sakonduz”