Eskoletako aurre-matrikulazio epea gerturatzen ari delarik, galdera zabaltzen ari da Nafarroako hegoaldean, Vascuencearen legeak “zona no vascófona” moduan izendatzen duen zonaldean. Aldaketarako akordio programatikoak, nahia dagoen tokietara euskaraz ikasteko aukera zabaltzea adostu zuen. Urtetako hizkuntz harresia botatzeko unea gertu da. Bainan oraindik nola eginen den argitu beharra dago, ehunka familia interesatuta baitaude.

EH Bilduk galdera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, hezkuntza Kontseilariak argitu dezan zeintzuk izanen diren D ereduaren zabalkunde honetarako irizpideak. Erriberako familiek jakin nahi baitute zeintzuk izanen diren herriz herri ezarriko den gutxiengo matrikula kopurua, beren seme alaben datorren ikasturtea eta etorkizun hurbila planteatu ahal izateko.