Nafarroako Gobernuak atzoko bilkuran Aroztegiako proiektuari buruz hartutako akordioak bultzada ematen dio espekulazioan oinarritutako proiektu bati, EH Bilduren ustez.

Ez dugu ulertzen zergatik berritzen den dagoeneko hartutako zegoen erabakia, ezta nolako interesik egon daitekeenik berritze honen atzean. Izan ere, gure ustez honek ez du betetzen 15/2009ko Foru Legeak exigitzen duena: “Nafarroako lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako garrantzia berezia izan behar du”ela, alegia. Aroztegia S.L.ren interes ekonomiko eta espekulatiboak Nafarroakoekin ezin dira nahasi.

Honetaz gain, Gobernuak ez du aintzat hartzen Baztango biztanleek proiektu honen kontra duten jarrera.

Horregatik guztiarengatik, EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan gaurkotasun handiko galdera egingo dio Nafarroako Gobernuari, jakiteko zergatik azkartu nahi duten eta zergatik jarraitu nahi duten proiektu espekulatzaile honekin.

Galdera hau datorren Plenoan Gobernuak erantzun beharko luke.