Kezkatuta hartu du Nafarroako EH Bilduk Bigarren Hezkuntzako oposaketetan izan den suspentso kopurua, hainbat sailetan eskeintzen ziren plazak bete gabe geratuko direlarik. Harridura eragin du gizartean eta ezinegona azterketetara aurkeztu diren pertsonen artean. EH Bilduk bat egiten du haiekin eta horregatik agerraldia eskatu du Parlamentuan, Maria Solana Hezkunzta Kontseilariak azalpenak eman ditzan.

“Harrituta eta kezkatuta gaude, hainbat irakasleek azaldutako kexekin” adierazi du Esther Korresek, EH Bilduko hezkuntza bozeramaleak “sorpresaz hartu dituzte notak, suspentsoak eta tribunal batetik bestera gehiegizko aldea dagoela antzeman dute”. EH bilduk egoera hau konpondu beharra dagoela uste du, “ezinbestekoa iruditzen zaigu oposaketa prozesuak gardenak izatea” azaldu du Korresek “horretarako ebaluazio-irizpideek argiak izan behar dira bai azterketetara aurkeztuko direnendako, baita zuzenketa prozesuan parte hartuko dutenendako”. EH Bilduk gogorarazi nahi du, azterketa eredua aldatzeko eskaria egin dutela hainbat sindikatuk, hain zuzen, gardentasuna eta aukera berdintasuna bermatze aldera.

Lan eskaintza honetan bete gabe geratu diren plazei dagokionez, EH Bilduk eskaria egin dio Gobernuari, lanpostu horiek lehen bait lehen berriz ere eskaintza publikora ateratzea, galdu ez daitezen.