Tarajalgo hondartzan hildakoen senitartekoak Nafarroara etortzekoak ziren aste honetan, beren auziaren berri eman eta gertatutakoa salatzeko. 2014ean 15 perstona hile gin ziren Guardia Zibilaren tiro pean Tarajalgo hondartzan, muga zeharkatzen saiatzen ari zirelarik. Espainiako Gobernuak ez die eman biktimen senitartekoei, Kamerundik Nafarroaraino bidaiatzeko beharrezkoa duten baimena. EH Bilduk egoera hau salatu nahi du, berriz ere muga eta etorkinen kontrako legedia erabili baitu Estatuak, pertsonen mugimendu eta zirkulazio askea ekidituz. Oraingoan gainera, Espainiari desorosoa zaion ahotsa isiltarazteko asmoz erabiltzen du legedia, ez baitute nahi Tarajalen gertatutakoaren inguruko errelatorik entzun, gertatutako estali nahi du Espainiak.

Tarajalgo biktimen senitartekoak Nafarroako Parlamentuaren gonbitea zuten Nafarroara etorri eta lan saio batean 2014ean gertatutakoa azaldu eta egun auziak bizi duen egoera salatu zezaten. Estatu espainiarrak bere legedia inposatu du, Nafarroako herritarrek, Parlamentuaren bitartez, erabakitakoaren kontra egiteko.