Azken asteotan hainbatetan irten dira kalera pentsionistak beren duintasuna aldarrikatu eta PPren Gobernuak planteatutako pentsioen igoera xistrina salatzeko. Atzo bertan izan ziren udal plazan eta datozen egunotarako berriz ere mobilizazioak deitu dituzte Nafarroan.

EH Bilduk, bat egin du eta bat egiten du protesta hauekin, sakonean, pentsionistez gain, gizarte osoari eragiten dion arazo baten aurrean gaudelako.


Ikusi dugu nola, krisialdiaren aitzakiz, behin eta berriz sartu duten eskua pentsioen kutxan, bankaren beharrak eta Gobernuaren defizita ordaintzeko. Guztion ekarpenak erabili dituzte horretarako.
Orain, krisialdia bukatu dela esaten digutela, pentsioen maila ez da igo. Alderdi Popularraren gobernuak igoera lotsagarria planteatzen du eta noski, honek jendea piztu egin du. Honek guztia helburu argia du, Pentsiotzenzako dirurik ez dagoela zabaldu, izua barreiatu, guztia pentsio plan pribatuen mesedetan, berriz ere bankaren eta interes pribatuen mesedetan.


Guzti honen aurrean bi bide ditugu hemen Nafarroatik egiteko. Alde batetik, dugun ahalmen eskasa erabili, hemendik, pentsio duinak bermatzeko 1.080 euroetara iristeko. Hori litzake erdibideko lehendabiziko pausua.


Bainan EH Bilduk haratago joan behar dela uste du. Pentsio sistema propioa behar dugu, pentsioak kudeatzeko eskumena izan behar dugu. Hemen bizi, lan eta kotizatzen badugu, kudeatu ditzagun ere hemen gure pentsioak gure oraina eta geroa, etengabe pentsioen kutxa eskua sartzen duten horietatik salbu.
Positibotzat hartzen dugu Nafarroako Gobernuak azaldutako jarrera. Barkos presidentak eskumena hartzeko asmoa azaldu du berriki. EH Bildutik aurrera esaten diogu, ados gaudela, eman ditzagun pausuak, pentsioen kudeaketa eskumenak gure gain hartzeko.