Nafarroako AHTaren obrei buruzko azken albisteen harira, galdera sorta egin dio EH Bilduko Adolfo Araizek Gobernuari. “Azken asteotan jakin dugu Nafarroako Gobernuak Tafalla, Campanas, Eskirotz arteko trenbide zatiaren gaineko proiektua egiteko asmoa duela” azaldu du Araizek, “nondik ateratzen da konpromezu hau? Zergatik hartzen dira konpromezu berriak Madrilekin, Espainiar Gobernuak bere kabuz unilateralki aurrera jarraitzea erabaki badu? Nola ordainduko da proiektua? Aurrekontuetako zein partidatik?”.

Hauek dira Adolfo Araizek egiten dituen galderak:
- Nondik ateratzen da trenbidearen tramo honen oinarrizko proiektua egiteko konpromezu edo agindua? 2010ean sinatutako aurreko hitzarmenetik? Horrela bada, zergatik ari da Nafarroako Gobernua obligazio berriak hartzen, 2010eko akordioa bertan behera geratu baitzen?
- Foru Gobernuak Sustapen Ministerioari pasa den udazkenean bidali zion akordio proposamena bertan behera geratu bazen, Zergatik Nafarroako Gobernuak proposamen horretan zeuden konpromezuak betetzen ari da, 4 eta 5 azpi tramoen gaineko oinarrizko propiektua eginez? Gobernua, sinatuta ez dagoen eta berez indarrean ez dagoen Hitzarmena betetzeko asmoa du? Horrela balitz, zergatik?
- Oinarrizko proiektu hauek egiteko nondik aterako da dirua? Aurrekontuetako ze partidatik? Zergatik ez ditu egiten eta ordaintzen Espainiako Gobernuak?
- Aurtengo aurrekontuetako “840001 84310 6091 453100 Proyecto y dirección de obra del TAP” partida, milioi bat eurotakoa, ez al zen Tafalla aurretik diren tramoetako pendiente ziren likidazioei aurre egiteko?
- Ze bide erabili da 4 eta 5 azpitramo hauen proiektuak idazteko asistentzia teknikoa kontratatzeko? Ze enpresek hartu dute parte? Ze preziotan?