Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan Erizaintza gradua ikasten ari direnen erdia baino gehiagok euskaraz badakite. Hala eta guztiz ere soilik bi irakasgai egin daitezke euskaraz gradu osoan. Gauzak horrela ikasle talde bat, irakasle eta hainbat hizkuntz eragilerekin batera, ikasketa guztiak euskaraz egiteko aldarrikapena egin dute. EH Bilduk bat egiten du eskariarekin eta Nafarroako Parlamentuan mozioa erregistratu du zentzu horretan.

Esther Korres, EH Bilduko hezkuntza parlamentariak sinatutako mozioan Erizaintza gradua euskaraz egin ahal izateko beharrezkoak diren urratsa eman ditzala eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari. Egun soilik Magisteritzako bi gradu egin daitezke osorik euskaraz NUPen, beste titulazio guztietan irakasleen borondatearen menpe geratzen da irakasgaiak euskaraz eskaintzeko aukera edo ez. EH Bilduren ustetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, euskara plan sakona behar du, irakasle solteen borondatearen gainetik, euskarazko ikasketak egitea bermatuko duena.