Koalizioak harriduraz hartu du Paz de Ziganda ikastola eta Compañía de María eskolaren gela bakoitzeko ikasle kopurua igoera baimentzeko hezkuntza departamentuak hartutako erabakia. “Harritu gaitu aldaketaren ildoaren kontrako norabidean doalako erabakia” azaldu du Miren Aranoak EH Bilduko hezkuntza bozeramaleak “legegintzaldia hasi zenetik UPN eta PP-k hezkuntza arloan inposatutako murrizketei buelta ematen lan egin du aldaketak, horien artean ikasle ratioena. Adostu genuen hezkuntza publikoan 25ikasleko geletara itzultzea, horregatik harritu gaitu orain bi eskola hauei 27 eta 28ikasleetaraino igotzen uzteak”.

Ikastetxe publikoetan bezala, EH Bilduk itunpeko hezkuntzako zentroetan ikasle kopurua legez arautzea proposatuko du Nafarroako Parlamentuan. “Harreta eta hezkuntza kalitatearekin bat datozen neurriak hartu behar ditugu. Ratioak handitu eta 27 edo ta 28 ikasleko ikasgeletaraino ailegatzeak hezkuntza kalitatearen kontrako norabidean doan neurria da” adierazi du Aranoak.