Beitialarrangoitiaren arabera “inork defendatuko ez duena guk geuk defendatu behar dugu”.

Ikurriñaren inguruan sortutako polemikaz gain, Europa eta Euskal Herriko egoera politikoaz hitz egin dute alde biek.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak Suediak Espainiako estatuan duen enbaxadoreari Eurovisionen aurrean egindako kudeaketa “azkarra” eskertu dio.

“Jakitun gara Eurovision bezalako erakunde edo ekimen batean Euskal Herria aitortua izan dadin eta Ikurriñak leku bat izan dezan ez dagokiola Suediari lan egitea, azken finean aurtengo edizioaren antolatzaileak baino ez dira eta”, esan du euskal diputatuak. Bere esanetan, “Euskal Herriaren aitortza beste leku batetik etorriko da. Guk, euskal herritarrok defendatu beharreko aitortza da eta beste inork bestela defendatuko ez duelako”.

Beitialarrangoitiak adierazi duenez, “modu zuzen batean, beste inork egingo ez zuen zerbait guk defendatu behar genuela uste genuelako eskatu genuen bilera horren azkar”.

Ikurriñaren inguruan sortutako polemikaz gain, Europa eta Euskal Herriko egoera politikoaz ere “luze eta zabal” hitz egin dutela esan du Beitialarrangoitiak.

EH Bilduko diputatuak Cecilia Julin Suediako enbaxadorearen harrera nabarmendu du. “Oso ondo joan da bilera, oso harrera ona egin digu”, esan du.

@ehbilducongreso