Koalizio subiranistaren arabera, “Espainiako gobernuak ez du frankismoko krimenak argitzerik nahi”. Marian Beitialarrangoitia diputatuak adierazi duenez, “PPren gobernua erregimen frankistaren defendatzaile moduan agertzen da biktimen alde jardun baino”.

Euskal diputatuak Espainiako estatuak Argentinarekin duen estradizio ituna ez betetzea leporatu dio justicia ministroari. Are gehiago, Rajoyren gobernua auzia etengabe atzeratzen ari dela salatu du.

“Servini epailearen jardunaren aurrean, oso larria da Espainiako gobernua egiten ari dena, alegia, bere betebeharrak albo batera utzi eta frankismoaren eta diktadura faxistaren estaltzaile gisa”, esan du.

@ehbilducongreso