EH Bilduren ustez, Soria ministroaren dimisioak “ondorio politikoak izan behar ditu” eta beraz, PPren gobernuak “dagokion erantzukizuna bere gain hartu behar du”. “Ez da bat ere sinesgarria Rajoyren gobernuak ezer ez jakitea, are gehiago, amnistia fiskalaren gobernua denean”, esan du Onintza Enbeita diputatuak.

Ildo horretan, “PPren gobernua zeinentzat gobernatu duen eta gobernatzen ari den” galdetu dio bere buruari Enbeitak. Bere esanetan, “Alderdi Popularra elite ekonomiko eta finantza talde handien beso politikoa da eta beraz, ez die herritarren interesei erantzuten”.

Diputatu subiranistak adierazi duenez, “zerga ihesa ustelkeria mota bat da”, horregatik, “zerga ikuskaritza indartu beharra nabarmendu du. “Enpresa handi eta finantza taldeen eta gobernuko kideen jarraipen zehatza egin behar da”, esan du.

@ehbilducongreso