Enbeitak adierazi du “Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak gobernuaren eta argindar enpresen interesen mesedetan” jardun duela.

Koalizio subiranistak zentral nuklearra eraisteko plana aurkeztu eta behin betiko itxi dezala eskatu dio Espainiako gobernuari. Era berean, Onintza Enbeita diputatuak “gobernuaren eta argindar enpresen interesen mesetan jardutea” leporatu dio Espainiako gobernuari.



Enbeitak esan duenez, “zentralaren behin behineko itxierak ez du argindar hornikuntzan arazorik eragin eta beraz, horrek erakusten duela zentral nuklearra ez dela beharrezkoa”. Bere ustez, “XXI. mendean zentral nuklearrak zabalik mantentzearen inguruko eztabaida egin beharko litzateke”. Ildo horretan, energia berriztagarrien aldeko defentsa egin du euskal diputatuak.

Euskal diputatuak kalteturiko eskualdeko ekonomia berpizteko plana egitearen beharra nabarmendu du.

Horrezaz gain, Arabako herritarren gehiengoaren eta erakundeen borondatea errespetatu eta Garoñako eskualderako berrindustrializazio plana aurkeztu dezala eskatu dio Enbeitak Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso