Nahiz eta atzerri gaietarako batzordean ordezkaritzarik ez izan, koalizio subiranistak babesa adierazi die Unidad Popular-Izquierda Unida eta Podemos-En Comú Podem-En Marea talde parlamentarioek, hurrenez hurren, aurkezturiko legez besteko bi proposamenei.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak adierazi duenez, Berta Caceresen hilketa “krimen politikoa izan zen eta beraz, ikertu beharra” aldarrikatu du. Ildo horretan, gogoratu du 2002-2016 artean ingurumenaren defentsan aritzen ziren 112 ekintzaile hil dituztela Hondurasen.

Era berean, joan den legealdian Amaiurrek egin zuen bezala, euskal diputatuak Espainiako gobernuari eskatu dio beste herrialde batzuetan giza eskubideak urratzen dituzten Estatu espainoleko enpresak kontrolatu eta horiei zigorrak ezartzeko tresnak indarrean jar ditzala

Beitialarrangoitiak elkartasuna eta babesa adierazi die Latin Amerika osoan “lurraren, herri gisa dagozkien eskubideen eta ingurumenaren alde borrokan ari diren mugimendu indigena guztiei”.

@ehbilducongreso