Argindarraren prezio altua eta txinatarren dumping-a ez ezik, euskal altzairugintzaren krisian beste faktore batzuk ere badirela esan du Onintza Enbeita diputatuak. Horrela, ARCELOR MITTALek ez duela Sestao eta Zumarragako lantegietan inbertitu salatu du euskal diputatuak.

Hala ere, Espainiako gobernuari dagokion erantzukizuna bere gain hartu dezala eskatu dio Enbeitak. Eusko Jaurlaritzari aldiz, ez dezala soilik multinazionalen bertsioa bere egin eskatu dio diputatu subiranistak.



Euskal koalizioak birziklaturiko altzairuaren aldeko apustua egin du besteak beste hobari fiskalak sustatuz.

EH Bilduk EAJren ekimena babestu du.

@ehbilducongreso