Koalizio subiranista PPren “bigarren aukerarako legearen” erabat aurka azaldu da, besteak beste “kalitatezko enplegu egonkorra sortzen lagundu ez duelako eta enpresa handi eta finantza taldeen interesen aldekoa delako”.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak esan duenez, “enplegua galdu eta prekarietatea ia gizarte osora zabaltzearen arrazoia PPren politikak dira”. Are gehiago, EH Bilduko bozemaileak gogoratu duenez, “kontratu berrien %90 behin behineko kontratuak dira”.



Bere ustez, “politika neoliberal horiek enpresen ekarpenak gutxitu eta beraz langile klaseari eta gizarteari, oro har, kalte egiten diote”. “Irtenbidea ez da mugarik gabeko kontratazioen hobaria sustatzea, kontratazio iruzurra jazartzea baizik”.

Podemosen emergentzia sozialeko legea

Bozemaile subiranistak iragarri duenez, EH Bilduk Podemosen ekimena babestuko du baina lege horrek suposatzen duen “birzentralizazioa” dela eta euskal herritarren erabakiak errespetatzeko eskatu dio. Ildo horretan, erabakitze euskal esparruaren eta bere eskuduntzen aldeko emendakina aurkeztuko duela iragarri du Beitialarrangoitiak.



@ehbilducongreso