Koalizio subiranistak Jose Manuel Soria, funtziotan den Industria eta Energia ministroaren “berehalako” dimisioa eskatu du “Panamako Paperekin ustez duen loturagatik”.

Era berean, Marian Beitialarrangoitia diputatuak gogor kritikatu ditu “beren estatusa baliatuz aberasten diren politikariak”. Euskal diputatuak esan duenez, “zerga ihesa ustelkeria mota bat da”, eta ustelkeria auzietan nahastutako alderdi politikoak “goitik behera ikertzea” eskatu du.

Beitialarrangoitiak gogoratu duenez, “Kongresuan azalpenak emateari uko egiten dion ministroa izateaz gain, fracking-aren aurkako euskal legea errekurritu eta Garoñako kide garrantzitsuenaren iragarpena baieztatu edo ezeztatzeko gai ez den ministroa da Jose Manuel Soria jauna”.

@ehbilducongreso