Mozal Legea indarrean dagoenetik ezarri duen zigor kopuruari buruzko idatzizko hainbat galdera egin dizkio gaur koalizio subiranistak Rajoyren gobernuari. Hain zuzen, lege beragatik zigorturiko kazteri kopuruaz jakin nahi du Marian Beitialarrangoitia diputatuak.

Hala ere, informazio eskaera harago doa eta beren lanean aritzeagatik identifikaturiko kazteri kopuruaz galdetu du EH Bilduk.

Diputatu subiranistak adierazi duenez, “Mozal Legeak oinarrizko eskubideak urratzen ditu”. “Are gehiago, lege horrek herritarron eskubide zibilez gain, eskubide politikoak ere murrizten ditu”, esan du.

Diputatuen Kongresuko gehiengoaren eskaria kontuan hartu eta Mozal Legea indargabetuko duen galdetu dio ere bai euskal koalizioak PPren gbernuari.

@ehbilducongreso