Beitialarrangoitiak “arazoaren muinera” doazen politikak aldarrikatu eta “migrazio mafien antzera” jardutea leporatu dio Europako Batasunari.

EH Bilduko diputatuak asilo eskari ia guztiak sistematikoki atzera botatzea leporatu dio Espainiako estatuari.

Koalizio subiranistak EB eta Turkiaren arteko akordioaren aurka azaldu da gaur Diputatuen Kongresuan egin den eztabaidan. Marian Beitialarrangoitiaren arabera, akordio hori “batzuk desiratzen dugun Europa horretatik aldentzen da; Europa irekia, abegikorra eta bizitza duinaren bila datozen pertsona horien guztientzako asilo lurraldea dena”.



Ildo horretan, diputatu subiranistak Ceuta eta Melillan “sistematikoki migratzaileak kanporatzea” leporatu dio Espainiako estatuari.

Beitialarrangoitiak adierazi duenez, “nahiz eta asko diren Europan errefuxiatuei laguntza eman nahi dietenak, Estatuek mehatxuekin erantzuten dute, migrazio mafiek egiten duten antzera”.

Euskal diputatuak berretsi egin du aurreko egunetan esandakoa. Alegia, “EB eta Turkiaren arteko akordioak pertsonen kanporatze masiboa ahalbidetzen duela, nora eta bere biztanleen giza eskubideak errespetatzen ez dituen eta herri kurdua masakratzen duen estatu turkiarrera”.

“Europak persona horien guztien eskubideak urratzen ditu sistematikoki”, esan du.

@ehbilducongreso